BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Laborda, Ramon ]

Ramon Laborda Etxeberria

(1893-1965)

Bergararra zen jaiotzez, baina Donostian egin zuen bere bizitzaldirik luzeena. Familia ez zuen oso aberatsa izan behar, eta gaztetan pintore lanetan jardun zuen. Halako batean, pareta margotzen ari zela kantari, aldamenetik herriko handiki bat pasa eta harrituta gelditu omen zen hari entzunda: halako boz zoragarria izan behar zuen. Kantua eta musika ikasteko laguntza eskaini zion, baita Labordak onartu ere.

Handik aurrera, kantu ikasketan aritu izan zen buru-belarri. Berehala hasi zitzaizkion han-hemendik deika, kantari joateko. Besteak beste, Sevillara deitzen zioten urtero Aste Santuan kantatzera. Behin, errege Alfonso XIII.ak entzun, eta Madrilera gonbidatu omen zuen bere jauregira. Ospe handia hartu zuen urte gutxitan.

Mila bederatzi ehun eta hogeitaka urtetan, Milango Scala-ra deitu zuten kantatzera. Artean Laborda gaztea zen, eta hara abiatu aurretik Loiolara joan zen gogo jardunetara. Han erabaki zuen Milanera joan ordez apaiz sartzea; Gasteizen Mateo Muxika apezpikuak egin zion meza berriko hitzaldia. Apaiz izatearekin aski ez, nonbait, eta bere bihotzaldi batean beneditarretara sartzea otu zitzaion; Siloseko komentura joan zen, baina ez zuen denbora luzean iraun bertan: anaia hil zitzaion, eta Donostiara itzuli zen, familiari laguntzea.

Bertan, Labordak ikaragarriko lana egin zuen Poxpolina izeneko antolamenduan: lau mila haur eta gehiago biltzen zituen Kursaaleko azpietan kantu eta dantzak ikasten.

Gerra garaian, Parisera joan zen, eta han sekulako ahaleginak egin zituen iheslari euskaldunei laguntzen.

Handik itzulita, bere azken apaiz urteak Pasaian lehendabizi, eta Errenterian gero egin zituen. Bertan hil zen 1965eko otsailaren 9an, hirurogeita hamabi urte zituela.

Eskerrak eman nahi dizkiot argazkian ageri den Margarita Berroetari, azalpen hauek eta argazkia eman izanagatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Laborda

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia