BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora J-R

Artikulua Jamar, Joaquin
Artikulua Karraskedo, Jazinto
Artikulua Kaximiro
Artikulua Laborda, Ramon
Artikulua Leizaola, Jesus Maria
Artikulua Leizaola, Luis
Artikulua Loidi, Fabian
Artikulua Lojendio, Jose Maria
Artikulua Lopez Alen, Francisco
Artikulua Luxu
Artikulua Maiztegi, Elisabete
Artikulua Manterola, Jose
Artikulua Martzial Zikin
Artikulua Matxiandiarena, Rufino
Artikulua Mujika, Gregorio
Artikulua Mujika, Serapio
Artikulua Muņoz, Canuto
Artikulua Muņoa, Miguel
Artikulua Muņoz-Baroja, Joaquin
Artikulua Olaizola, Jose
Artikulua Periko Bixar
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  J-R  >  Karraskedo, Jazinto ]

Jazinto Karraskedo Olarra

(1895-1988)

Billabonan jaio zen Karraskedo eta Olarra'tar Jakinda antzerkigile eta idazlea, baina bere bizitzaren zatirik handiena Donostian egin zuela esan daiteke. 1895eko otsailaren 10ean sortu zen, eta gaztetan hasi zen bere lehen artikuluak argitaratzen Euskal-Esnalea aldizkarian.

Antzerkigintzan nabarmendu zen, batez ere, Karraskedo. 1933an Txokolotxerrri txatalari bere lehen antzerki lana argitaratu zion Antzerti aldizkariak (23-24 zk.). Hurrengo urtean, aldizkari horretan bertan kaleratu zen Etxe aldaketa, eta hurrengoan, 1935ean alegia, Garo-Usaia.

Sari asko irabazi zituen bere antzerki lanak taularatuta. Besteak beste, Euskal Antzerkiaren Eguna hirugarren aldiz ospatu zenean lehen saria eman zioten Karraskedori Garo-Usaia lanagatik; Victoria Eugenia antzokian jokatu zen 1936ko maiatzaren 17an, eta hurrengo eguneko egunkarietan gorespen handiak jaso zituen. Karraskedo Gipuzkoako baserri giroko bizimodua erretratatzen ahalegindu zen obra horretan, eta kritikarien ustez Domingo Agirreren Garoa eleberria antzerkira eramateko saioa izan zen.

Isilaldi luze baten ondoren, frankismoaren ilun denborak argitzen hasi zirenean, 1965ean "Toribio Altzaga" antzerki saria irabazi zuen Laratzean sua obrarekin.

Bizitza osoa antzerkiari emanik, Donostian hil zen Jazinto Karraskedo 1988an, laurogeita hamahiru urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/J-R/Karraskedo

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia