BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Ixkiña eta Expaiñ ]

Pello Expaiñ eta Antton Ixkiña

Gure ohituraz beste, bi lagun batera aurkeztuko ditugu gaur. Zergatik, berehala konturatuko da irakurlea.

Koadrila berekoak ziren Antton Ixkiña eta Pello Expaiñ: zezenketari edo toreatzaile koadrila berekoak, alegia. Kapotearekin aritzen zen lehenengoa, banderilak jartzen bigarrena. Elkarrekin inguruko zezen plaza guzti-guztiak korritu zituzten joan den mendearen amaieran eta mende honen hasieran: Donostian, Hondarribian, Azpeitian, Arrasaten, Deban, Mutrikun... Denetan erakutsi zuten zer den zezenaren aurrean ausardia izatea... ihes egiteko. Halako fama lortu zuten, non antzerkira ere eraman zituen V. Iraolak Ishkiña Mutrikun izeneko bakarrizketan; Pepe Artolak jokatu zuen obra hori Antzoki Zaharrean behin baino gehiagotan.

Donostian zuten behin zezenketa, arratsaldeko orduetan. Pello Expaiñ etxean da emazteak lagundurik, erdi toreatzaile erdi praisku itxurako bere trajea jazten. Non datorren Ixkiña oihuka, berandu dela eta. Bildurrak aidean, Pellok emazteari: - Ariyo, Kaxilda! Ez nazu geyago ikusiko. Ixkiña aldamenetik, Ameriketan ibilitako toreatzailea balitz bezala: - Ez kuidadorik iruki, nerekin dijua ta.

Batek eta besteak, plazan izugarrizko kemena erakusten zuten, batez ere zezenaren aurrean korri egiten. Haiek bai trebeak, inon treberik bazen, adarrari ihes egiteko! Hala ere, halako bildurrez ibili arren, ez ziren sekula etxeratuko zezenak zilipurdika bidali eta galtzipurdiak ondo urratu gabe.

Pello Expaiñ, banderileroz gain, pelotari txukuna zen. Muralla zaharraren kontra behin pilotan ari zela, goi-goitik mutikoskor batek sekulako karkaxa bota omen zion; ia-ia lepondoan harrapatu zuen: - De repente eroriko aldek murallatik bera; ez gaxki nai diyotalako, baizik zeiñ dan ezagutziatik.

Bere azken egunak enterradore lanetan egin zituen Pellok. Behin, lagun batek kalean ikusi eta bere bizimodu berriaz galdetu zion: - Gaxki, gizona; jun dan astian aingeru arrayo bat besterik ez da ill.

Iritzi bat

Izenburu horrekin, V. Iraolak bertso ahu idatzi zuen:

Toliatzalle onik eztala

ori ez nezake esan,

zeren char onak -ziyon Marichuk-

diyote dirala izan:

ikusi ditut Gerra, Fraskuelo,

emen Aranaren plazan,

salerosuak ziraden biyak

salero duenik bazan,

¡baña neretzat Anthon Iskiña

bezelakorikan etzan!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Ixkina

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia