BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Inzagarai, Ramon ]

Ramon Inzagarai

(1878-1947)

P>Donostiar jatorra zen Ramon Inzagarai. Apaiza, idazlea, ikerlaria eta euskaltzalea.

Donostiako moilan jaio zen 1878an; hartzaroa sare, txalupa eta batetzaien artean igaro zuen. Gazterik, ordea, apaiz ikasketak egitera bidali zuten Gasteizera; hogeita zazpi urte zituela apaiztu zen, 1905ean. Latina, grekoa eta aleman hizkuntza oso ondo ikasi zituen.

Literatura izan zuen bere zaletasunik handiena. 1918an Kontxesi ta Petratxo haurrentzako antzerki lana estrainatu zuen Donostian. Bi urte beranduago, 1920an euskaltzain izendatu zuten.

Itzultzaile lanetan ere aritu izan zen Inzagarai: 1924an Ipuyak, Elurmendi'k euskeratuak izeneko liburua argitaratu zuen. Aldizkarietan ere lan asko argitaratu zuen, batez ere Revista Internacional de Estudios Vascos izenekoan. Sari asko eta asko irabazi zituen bere lanekin lore-jokoetan.

Bere liburuetan nabarmen du Inzagaraik sorlekua: hizkera jator-jatorra du, arrantzale zaharren ahotik hartutako hitz eta esakera asko erabiltzen ditu; hainbeste, non horretara ohitua ez dagoenari askotan ulertzea ere kosta egiten baitzaio.

Ikertzaile lanetan ere nabarmendu zen Inzagarai; Historia eclesiástica de San Sebastián lan mardula idatzi zuen erdaraz. Gipuzkoako Diputazioak argitaratu zion hil ondoren, 1951n, Fausto Arozenaren hitzaurreaz.

Hirurogeita hamar bete gabe zituelarik hil zen Ramon Inzagarai Donostian, 1947ko urtearen azkenetan.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Inzagarai

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia