BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Imaz, Fermin ]

Fermin Imaz Etxeberria

(1879-1929)

Donostian jao zen Fermin Imaz, 1879ko urtarrilaren 27an, arratsaldeko bostetan, San Martin kaleko 38. zenbakian, beheko bizitzan. Donostiarra, kaletarra eta bertsolaria izan zen, beraz. Gurasoak Jose Frantzisko alegiarra eta Maria Felipa tolosarra izan zituen. Aiton-amonak, berriz, Ataun, Alegia, Amezketa eta Altzakoak izan zituen. Senide bakarra izan zuen, Bizenta arreba, bera baino zaharragoa. Santa Mariako eliza nagusia bataiatu zuten urtarrilaren 28an; Juan Fermin jarri zioten izena.

Gizaseme sendo eta itxura ederrekoa omen zen; bibote edo bizarra usatzen zuen. Zoritxarrez, guk dakigula behintzat ez da haren argazki edo erretraturik gorde; ahalegindu gara gogotik bilatzen, baina inon ageri ez. Lerro hauek irakurtzen dituztenen artean inor balego Imazen argazkiren baten aztarna emateko gauza, benetan eskertuko genioke.

Juana Otegirekin ezkondu zen, baina ez zuten ondorengorik izan; emakume musugorri polita omen zen hura. Fermin Imaz itsasoan ibiltzen zen arrantzan, eta bolada ez zenean berriz ikatza deskargatzen Donostiako kaian. Lasartera eta inguruko herrietara arrai saltzera ere joaten zen emaztearekin batera, zaldi koskor bati karrua lotuta; tutua jotzen omen zuen, jendeak etorria zela jakin zezan. Arrai guztia saldu ondoren, sagardotegira zuzenean, bertso-paperak saldu, sagardoa edan eta bertsotara; bitartean, emazte gaisoa han egongo zen karro gainean ilundu arte zai, gizona noiz aterako.

Fermin Imazek bertsoak jartzeko zeukan iaiotasun berezia; bertsoak jarri, paperean inprentaratu eta kalean saldu egiten omen zituen maiz. Kantatzeko ere eztarri aparta omen zuekan: boza ederra, esakera garbia, kantu lasaia. Sagartodegian zertxobait piztutzen zenean kantatzen omen zituen berebiziko bertsoak; eserita, ukalondoak mahaian jarri, burua bi eskuen artean hartuta aritzen omen zen isildu gabe, bertsoa bota eta bota.

Herriko jaietara Txirritarekin batera deitzen zuten; Gaztelurekin eta Frantzes Txikiyarekin ere bai. Txirritaren lagun handia izan zen Fermin Imaz, baina behin sekulako sesio gordina izan zuten elkarrekin.

Garai hartan Santo Tomas egunerako urtero-urtero bertsolariak izaten ziren, besteak beste, Antzoki Zaharrean. Txirritaren kontu egoten zen bertsolariei deitzea, eta gehienetan Fermini deitzen zion beste batzuekin batera. Behin, ordea, berandu iritsi zela eta ez zion deitu. Imazek, ordea, traje berria egina zuen ordurako bertso saio hartako jornalarekin ordaintzeko asmotan, eta ezin pagaturik gelditu zen. Easo kaleko Bar Manuelen parean harrika bota omen zuen txaketa, haserre-haserre eginda. Bertsoak jarri zizkion orduan Txirritari, eta jai goiz batean Errenterian saldu. Azkar asko erantzun ere bai Txirritak. Epelak esan zizkioten elkarri!

Hil zenean, Fermin Imazek bere etxea Amara Zaharrean zeukan, Osasun kaleko bigarren atariko hirugarren bizitzan. Neumoniak jota hil zen ospitalean 1929ko urtarrilaren 8an, artean 50 urte osatu gabe zituelarik..

Txirritarekiko haserrea

Horra bertso-paperetan elkarri esandakoen bi ale:

Fermin Imazek:

Txirritak:

Uste nuan Txirritak

niñula maitia,

ezagutzen det orren

borondatia;

ezta basta izaten

itzak ematia,

ori portatu balitz

banuan partia,

ni penaz betia,

ez naiz kulpantia,

ara ez juatia,

neretzat kaltia,

orrela galdutzen da

lagun-artia.

Txarraguak esango

nizkioke baña

kupitu egiten naz

ni alajaña,

uste al du dagola

kantari bikaña,

egingo lukiela

esanaz nik aña,

badaduka griña,

intentziyo piña,

zuk daukazun miña:

sufritu eziña,

deituko ziñuzteke

kapaz baziña.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Imaz

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia