BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Guerra, Juan Carlos ]

Juan Carlos Guerra

(1860-1941)

Euskaltzale eta ikerlari hau Donostian jaio zen mundura 1860ko abenduaren 27an, nahiz bere urterik gehienak Arrasaten bizi izan. Bere lanak batez ere heraldika eta genealogiaren alorrean egin zituen, eta horiek erdaraz argitaratu zituen; baina euskaraz ere baditu artikulu, poema eta bestelakoak.

Hogeita hamar urte zituela eman zen ezagutzera Ama Birjiña Aranzazukoaren Kondaira izeneko lana Donostiako lore-jokoetan saritu ziotenean. Hortik aurrera, etengabe ariko zen idazten Revista Internacional de Estudios Vascos eta, batez ere, Euskal-Erriaren Alde aldizkarietan.

Heraldika eta genealogiaren alorrean, 1918an Estudios de Heráldica Vasca; 1928an Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa segun el orden de sus familias pobladoras; eta 1930an Oñacinos y Gamboinos. Rol de banderizos liburuak argitaratu zituen.

Euskararen alorrean, berriz, bere lanik garrantzitsuenak dira: Gure olerkari zar-zarrak, 1922an eman zuen hitzaldia (Euskal-Esnalea aldizkarian argitaratua bi urte beranduago); Viejos textos del idioma. Los Cantares antiguos del euskera 1924an, eta beste zenbait poema (Trueba'ren eriotza, Enrriketari, etab.).

Ezagutu zutenek idatzia utzi dutenez, euskaraz hizlari trebe, atsegin eta sotila omen zen. Iritzi politikoetan karlisten aldeko porrokatua izanik ere, bere ahotsa altxa zuen Arrasaten langileek Oreja diputatu eta enpresarioa hil zutenean.

Laurogeita bat urte beteak zituela hil zen 1941ean, Arrasateko Gerraenea bere etxean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Guerra

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia