BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Gorostidi, Manuel ]

Manuel Gorostidi Sagarzazu

(...1907)

Abokatua, Udal langilea, idazlea eta ikerlaria izan zen Manuel Gorostidi. Donostiar jatorra, kultura zabaleko gizona izan zen; idazle klasiko ingeles, italiar, frantses eta espainolak sakon-sakonean irakurri eta ikertu zituen. Izan ere, osasunak ez zion bere bizitzan sekulan askorik lagundu, eta urte asko egin behar izan zituen ezindurik bere etxera erretiratuta. Han, denbora luzea izan zuen irakurri, ikertu eta idazteko.

Bere lanik ezagunenak saioak dira, erdaraz idatziak: El enjuiciamiento criminal en sus relaciones con el catalán y el vascuence, El Padre Mendiburu considerado como escritor místico eta Mitología euskara.

Hala ere, Manuel Gorostidi euskaltzale porrokatua izan zen bere bizitza guztian. Lore-jokoak eta euskal jaiak antolatzen zituen Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarraren bostgarren lehendakaria izan zen; bere jardunean, euskal diputazioen aginduz Euskaltzaindia sortzeko txostena idatzi zuenetako bat izan zen baita ere. Euskarari Donostiako kaleetan bere lekua emateko biziki ahalegindu zen Gorostidi; gaztelura dihoan bideko horman harlauza jarri zutenean gazteleraz, frantsesez eta ingelesez, berari esker sartu zuten bertan euskarazko ordaina; era berean, gogor borrokatu zen Ategorrieta auzoari Puertas Coloradas izen lotsagarria jar ez ziezaioten.

Gorostidiren euskaltzaletasunak badu alderdi politik. Eguberrietan, orain bezala lehen ere, etxez etxe kantari ibiltzeko ohitura zegoen. Bera etxean erretiratuta bizi zelarik, neskamea agertuko zitzaion esatera kantari zirela atarian: - Erdaraz ari al dira? Bada, eman bost xentimo; handik piska batera: - Euskaraz ari al dira? Orduan eman pezeta bat!

Donostiako bere etxean hil zen Manuel Gorostidi, Narrika kaleko bederatzigarrenean, 1907ko urtarrilaren 31n.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Gorostidi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia