BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Gervais, Jose ]

Jose Gervais Dupoy

(1871-1951)

Donostiartutako kanpotar horietako bat izan zen Jose Gervais. Castillonen (Frantzia) sortu zen 1871ko uztailaren 6an. Txiki-txikitatik lan artistikorako joera eta erraztasun handia izan zuen: grabatugintzan, heraldikan eta zizelgintzan lan egin zuen bere bizitza guztian.

Hogeita bi urte besterik ez zituelarik, 1893an Angouleme-n sari garrantzitsua irabazi zuen bere lanekin. Beranduago, Euskal Herrira etorri zen bizi izatera; Baionan ireki zuen tailerra hasieran, eta mendea hasi bezain laster Donostiara etorri zen. Bertan ezkondu eta geldituko zen betiko. Bere tailerrra Hernani kalean jarri zuen; oraindik orain haren oinerdekoek segitzen diote lanbideari, eta bertan ikus daiteke bitxi-denda, lehengo izen zaharrarekin: "Gervais".

Bere lanaz gain, kiroletan nabarmendu zen Jose Gervais. Umetan izandako istripu batengatik, berak ezin zuen kiroletan jardun, baina antolatze lanetan ikaragarria izan zen, kirol guztietan eta txirrindularitzan batez ere. Fortuna Kirol Elkartean egon zen beti, eta bertatik bultzatu zituen makina bat txapelketa, lasterketa etabar: Espainiako errepideko txapelketak, ziklo krosekoak, probintziako txapelketak... Datorren igandean, azaroak 12 dituela, egingo den Behobia-Donostia lasterketa antolatzen ere maiz aritu izan zen.

Famatuak ziren Gervaisek epaile gisa egindako lanak. Oso zorrotza zen arau kontuetan; kirolariren bat harrapatzen bazuen arauz kontrako jokabidetan, hantxe mehatxatuko zuen makilaz, frantsesezko biraoez infernutarren artera bidaltzen zuen bitartean.

Bestela, oso bihotz onekoa omen zen. Bere pozik handiena, ziur asko, 1949ko uztailaren 9 eta 10ean izan zuen: Frantziako Tour-eko etapa amaitu eta hurrengoa hasi zen Donostian. Urtetako ametsa, ordea, ez zuen ikusterik izan: ziklo kroseko munduko txapelketa Oñatin 1953an; antolatze lanetan buru-belarri ibili zen, baina zoritxarrez lehenago hil zen Gervais.

Hil aurretik esana utzi zuen bere hiletan ez zuela lorerik nahi. Denek errespetatu zuten Gervaisen azken borondatea, baina hileta amaitzear zegoela, Frantziako kontsulak bidalitako lore-sorta iritsi zen, kolore zuri-gorri-urdin eta guzti.

Goiz hotz batean hil zen Jose Gervais Donostian, 1951ko martxoaren 2an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Gervais

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia