BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Garmendia, Juan ]

Juan Garmendia Kortari, «Zeleta»

(1898-1989)

Lasarten jaio zen 1898kan, baina hamabi urte zituela Soraluzera joan zen bere familiarekin, han arma lantegia jarri baitzuten. Bera ere armagintzan hasi zen, baina osasun arazo larriak zirela eta, lantegia utzi eta saltzaile lanetan hasi zen. 1933an Tafallan eta Logroñon bizi izan zen, osasun arazoek eraginda. Bilbon bolada bat pasa ondoren, 1944an Donostiara etorri zen bizi izatera. Bertan gelditu zen ia hil arteraino. Begoña izeneko liburudenda jarri zuen, urtetan donostiar euskaltzale askoren biltoki.

Idazle gisa ere nabarmendu zen, batez ere antzerkigintzan. Gazterik hasi zen, 1914an, bere kolaborazioak egiten aldizkarietan, eta 1921ean Itxutasun madarikatua irri antzerkia argitaratu zuen; hurrengo urtean Joxanton'en eriotza kaleratu zuen; 1933an Patxi Kirten bakarrizketa. 1955ean Euskeraren iraupena eta euskal literaturaren aurrerapena hitzaldia argitaratu zuen. Horrez gain, etengabe argitaratu zituen artikuluak Euzko-Gogoa, Egan, Euskera, Argia'ren egutegia, Olerti, Arantzazu eta Zeruko Argia aldizkarietan. Euskaltzain izan zen. Bere idazlanetan Zeleta izengoitiaz gain beste batzuk ere erabili zituen: Garmendia'tar Jon, Jeltzale eta Berrizki.

Gaztetandik Logroñon zuen etxean hil zen 1989an, laurogeita hamaika urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Garmendia

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia