BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Etxegarai, Jose Vicente ]

Jose Vicente Etxegarai

(...1853)

Jose Vicente Etxegarai

Donostia zahar-zaharreko erakusle dugu Jose Vicente Etxegarai; harresiak bota aurreko Donostia hartako olerkaririk ezagunena izan zen.

XVIII. mendeko azken hamarkadan jaio zen Donostian; errikoseme porrokatua izan behar zuen. Artean, plaza militarra zen Donostia, harresiez inguratua, eta etengabeko liskar nahiz borroken mende bizitzera behartuak zeuden orduko donostiarrak. Gure hiria ez zen, beraz, bizitzeko oso leku alaia izango. Etxegarai egoera itxi eta itogarri hartan jai giroa jartzen ahalegindu zen bere olerkiez. Donostiako egunean, abuztuko Ama Birjinaren inguruan, Eguberrietan nahiz ihaute garaian egiten ziren festa guztietarako bazuen beti olerkirik prest; herriak luzaro gorde zituen olerki horiek bere kantetan, baita XIX. mendearen azken hondarretaraino ere.

1813an portugaldar eta ingeles gudarosteak Donostia guztiz kiskali eta suntsitu ondoren hiria berriz jasotzeko egindako urrats guztiak, ia banan bana jarrai daitezke Etxegarairen olerkien bidez: Plaza Berria (gaurko Konstituzio plaza) zabaltzea, udaletxe berriaren eraikuntza, kale berriak irekitzea, eta abar.

Hondamendiaren aztarnak guztiz gainditu gabe zirelarik, donostiarrek ostera beren ohiko festak ospatzeko lana hartu zuten. Horrela, Etxegaraik parte nabarmena izan zuen 1817an antolatu zen lehen Arzaigokia inude eta artzaien festan; behar ziren olerki eta kanta guztiak idazteaz gain, Aita Meltxor izeneko papera jokatu zuen.

1853an hil zenean San Bartolomeko kanposantu zaharrean hilobiratu zuten; geroago, ordea, kanposantu hori kendu zenean Polloeko hilerri berrira eraman zuten.

Jose Manterolak hala esan zuen: Etxegarairen hilobian, beste idazle askorenean bezala, egiaz idatz daiteke: poeta izan zen; pobre bizi eta hil zen.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Etxegarai

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia