BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Etxaniz, Nemesio ]

Nemesio Etxaniz Aranbarri

(1899-1982)

Azkoitian jaio zen Nemesio Agapito Etxaniz, XIX. mendea amaitzeko zorian zegoela, 1899ko abenduaren 19an. Gerra ondorengo lehen idazletarikoa izan zen. Erratzu, Artiz'tar Xabier eta batez ere Amillaitz goitizenak erabili izan zituen bere idazlanetan.

Apaiz ikasketak Lekarozen eta Comillasen egin zituelarik, 1924an apaiztu zen. Gerra aurretik Bergaran izan zen apaiz, eta bertan gelditu zen gerra piztu zenean, 1936an. Handik Burgosera bidali zuten nazionalek herria hartu zutenean; berak zioenez, horrek salbatu zuen, Donostiara bidaliz geroz afisilatu egingo baitzuten. Gaisotu eta Gasteizera ekarri zuten, eta gerra amaitu ondoren Zumaiako Artadira joan zen apaiz; handik, berriz, bota egin zuten behin egindako sermoiagatik: batallón de trabajadores-etan presoak nola zerabilzkiten salatu zuen.

Asko idatzi zuen Don Nemesiok: Arraldea 1923an; Kartak nola idatzi euskeraz? liburutxo zoragarria 1950ean, gaur egungo estilo liburuen gisara; Kristau ikasbidea bertsotan 1950ean; Kanta-kantari hurrengo urtean («Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni...» hura tartean); Izeko aberatsa eta irulearen negarra 1952an; Antzerkiak kontu-kontari 1958an; eta Lur berri billa 1967an. Argitaratu gabeko eleberri bat ere utzi omen zuen, gordinegia zelakoan...

Beste genero bat ere landu zuen Don Nemesiok: gobernadore zibilari bidalitako gutunak. Frankismoaren urterik beltzenetan, Valencia Remon gobernadore zelarik, sekulako gutunak bidaltzen zizkion, atxilotutako gazteak torturatu egiten zituztela eta. Gero, gutun haiek EGIk banatutako Gudari aldizkaritxoan argitaratzen ziren.

Hil baino bi urte lehenago, Ni dudatan bizi izan naiz beti aitortzen zuen Don Nemesiok elkarrizketa batean. Euskaltzaindikoa zen, baina batua ez zuen begiko. Euskararen alde jardun zuen bizitza osoan, baina lehenago ez nuen uste euskerak luzean iraungo zuenik, eta orain berriz, askoz okerrago zioen elkarrizketa horretan.

Bere bizitzaren azken urteak Donostiako karmeldarren parrokian egin zituen. Bertan hil zen 1982an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Etxaniz

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia