BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Estornes Lasa, Jose ]

Jose Estornes Lasa

(1913-1987)

Estornestarren arteko hau, 1913ko apirilaren 17an jaio zen Isaban, Nafarroako Erronkarin. Bere idazlan batzutan «I. de Obanos» goitizena erabali izan zuen.

Gerra zibila etorri arte, merkataritza ikasketak egin zituen Zaragozan. Gerran gudarien komandante izan zen, Loiola eta Simon Bolivar guda taldeetan. Santoñan preso harturik, preso trukean utzi zuten libre 1938ko urtarrilaren 21ean. Handik Kataluinara joan zen, Ebroko Armadako XII gudarostera. Gerra amaituta, Frantziara ihes egin zuen, eta handik Venezuelara 1940an. Bertan bizi izan zen hogeita hiru urtez, eta ezkondu Luz Miangolarra Gorostiaga gernikarrarekin.

Buenos Airesen, 1948an bere lehen liburua argitaratu zuen: La Real Compañía Guipuzcoana de Navegación de Caracas.

Venezuelatik hasi zen bere euskal idatziak argitaratzen 1960tik aurrera, Zeruko Argian eta Príncipe de Viana-ko euskal orrian.

Urte hartan bertan Donostian argitaratu zuen bere lanik ezagunena: Cómo aprender el euskera fácilmente. Koldo Mitxelenaren iritziz, ondo egindako eta hobeki argitaratutako liburua da hori. Berehala saldu ziren ale guztiak, eta 1964rako bigarren edizioa egin behar izan zuten.

Aurrez, 1962an Caracaseko Unibertsitatean administrazioko ikasketak amaitu zituen, eta katedra lortu zuen Santa Mariako Unibertsitatean.

Euskal Herrira itzulirik 1963an, Donostian jarri zen bizi izatera; bertan jarraituko zuen hil artean.

Lan asko egina eta ekintza askotan parte hartu izana zen Jose Estornes: Iruñeko Herriaren Adiskideetako eta Euskal Kulturaren Batzarreko lehendakari, Euskaltzaindiko kide, Euskal Herrian Amnesty International erakundea sortu zuenetako bat, eta ororen gainetik Euzko Alderdi Jeltzaleko kide izan zen, Napar Buru Batzarreko burukide.

Liburu eta artikuluetan gai asko landu zuen, aipatuak ditigunaz gain: Método elemental de vasco (1961); Los vascos y la universidad (1970); Nuestro Pirineo y la defensa de la naturaleza (1973); Derecho Foral Penal de Euskalerria (1978), eta abar. Guztien artean, ale zoragarri bat: Erronkari'ko Uskara (1961). Bera erronkariarra izanik, bertako euskara zaharraren adibideak bildu zizkien Mariano Mendigatxa eta orduan oraindik bizirik gelditzen ziren erronkariar euskaldun bakanei. Eskaintzak honela dio: Simona Anaut eta Erronkári'ko Irietan Uskáraren árima sálbatu deinér eta oraino uskaraz ele-erraitan dein gizon-emazte guzuer eskeintan dabéi libro kau gogo onez.

Bere gerra garaiko oroitzapenak Un gudari navarro en los frentes de Euzkadi, Asturias y Cataluña liburuan (1979) utzi zituen. Donostian hil zen Jose Estornes 1987an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/EstornesJ

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia