BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Esnaola, Secundino ]

Secundino Esnaola Berrondo

(1878-1929)

P>Zumarragan jaio arren, Secundino Esnaola musikari handiak bere bizitza guztia Donostian egin zuela esan daiteke. 1878ko maiatzaren 21ean sorturik, bere herrian hasi zen solfa ikasten Juan Lino de Leturiarekin. Hamalau urte zituela, Bergarara bidali zuten ikastera; ama alargunak eta izebek, ordea, apaiz joatea nahi zuten, eta kosta ahala kosta beka bat lortuta Salamancara bidali zuten. Han oso ikasle txarra omen zen... musikan ezik!

Hogeita bi urte zituelarik, 1900ean Donostiako San Bizentera etorri zen sochantre, apaiz ikasketak bukatzeko baldintzaz. Bonifazio Etxeberria maisu organistarekin jarraitu zuen ikasten armonia, hura hil zen arte.

Ordurako, 1897ko urtarrilaren 20an Donostiako Orefeoia sortua zen; lehendabiziko zuzendaria Norberto Luzuriaga izan zen, eta Migel Oñate bigarrena. Secundino Esnaolaren ospea oso zabaldua zen, eta 1902an berari deitu zioten zuzendari izateko. Hasi bezain laster, 1903an bere lehen saria irabazi zuen Royan-en (Frantzia); handik aurrera, sari asko eta asko irabazi zituen Donostian (1904), Zaragozan (1904), Bilbon (1905) eta Parisen (1906). Udal Musika Eskolako irakasle izan zen 1906tik aurrera.

Secundino Esnaola izan zen lehen aldiz 1908an, Martutenen hain zuzen, neska-mutikoez osatutako abesbatza mistoa ateratzen ausartu zena. Hortik sortu zen DonostiakoOrfeoia gaur ezagutzen dugun bezala, gizon-emakumez osatua alegia.

Euskal kantu tradizionaletan oinarrituta landu zuen bere obra Esnaolak; bere pieza nagusienak izan ziren: Uso txuriya, Loa, loa, Amak ezkondu ninduen, Pello Joshepe, Gernikako arbola, Euzko Izkuntza, Dringilin dron eta Rapsodia Vascongada.

Donostian hil zen 1929an, berrogeita hamaika urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Esnaola

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia