BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Elizondo, Jose ]

Jose Elizondo Lopez

(1865-1943)

Tolosarra zen izatez, 1865eko irailaren 14an jaioa, baina antzerkigile gisa guztiz loturik egon zen Donostiako mende arteko antzerki belaunaldi berriari.

Bere lehen antzerki lana 1907an argitaratu zuen, Idartzako Jauna izenez, Elgoibarko Euskal Jaietan saria jaso ondoren. Bi urte beranduago, Hernaniko Euskal Jaietan eman zioten beste saria, Amets gozuak lanagatik.

Hortik aurrera, etengabe irabazi zituen sariak han eta hemen: 1911n Seguran, Enda. Irakurkizuna lanarekin; 1912an Bilbon, Euzko Gaztedik egindako lehiaketan, Txomin Arrayo lanarekin (geroztik, berriro argitaratu zen Alkate ona izenburuaz, eta Ebaristo Bustintza "Kirikiñok" bizkaieraz jarri zuen); 1915ean Donostian, Dollorra lanarekin (lan hori ez da oraino argitaratu, nahiz Toribio Altzagak taularatu zuen 1916an); 1917an Donostian berriro, Omena lanarekin...

Idazle gisa Euskal Esnalea eta Vida Vasca aldizkarietan argitaratu zituen artikuluak.

1913an sari berezia jaso zuen Donostiako Udalak sute ospetsuaren mendeurrenean egindako lehiaketan, Atsegea lanarekin. Bere antzerki lan ezagunak dira baita ere Ill nai eta ill ezin eta Antzertokiya.

Donostian hil zen 1943ko apirilaren 18an, hirurogeita hemezortzi urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/ElizondoJ

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia