BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Eleizegi, Katalin ]

Katalin Eleizegi Maiz

(1889-1963)

Euskal antzerki modernoaren ama izan genuen Katalin Eleizegi andrea. Donostian sortu zen 1889ko apirilaren 6an, eta irakasle ikasketak egin zituen Burgosen.

Gazte-gaztetatik izan zuen irakurtzeko eta idazteko joera. Osasun sendokoa izan ez, nonbait, eta liburu tartean ematen zuen denbora. Esan beharrik ez da, orduan orain baino gutxiago, urri zirela emakume idazleak, urriago oraindik antzerkigileak.

Bere arrakastarik haundiena Garbiñe obrarekin lortu zuen 1916an. Donostiako euskal festan saria irabazi, eta txalo artean jokatu zen urte berean. Historia XIII. mendean gertatzen da, Larrain familia aberatsaren jauregian; ezinezko amodio baten historia da: Ibon eta Egurtza maitemindurik daude Liderekin; Lide bera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin. Korapilo horren inguruan gertatzen dira obraren hiru egintzak.

Horra Garbiñe jokatu zen eguneko kronika batek zioena: ´(...) chalo asko izan zituela esan bearrik ez dago, jakiñik Gregorio Beorlegi ta Juancho Arozena'k beren ekiñ-gaitzako yayotasunakiñ apaindu zutela oso gainkiro, lagundurik biziro egoki Arrieta, Aranburu, Olaso ta Ariztegieta andereak; Echeberria, Egilegor, Lasa, Arostegi ta Torregaray galai gazteak; eta Bulbena ta Jirbal Bartzelona'kuak øzenbatrañoko chalo ta goramenak irabazi zituzten, iruditegia apaintzeko, egiñ ta onera bidaldi duten apainduriyagatik? Uste det gau hartan gure antzokiyan egon baziran, biyak euskaldun egingo zirala batere kupida gabeª.

Urte haietan Gazteluko (Gipuzkoa) Gazte Alaiak antzerki taldeak herri askotan eman zuen Garbiñe.

Beste antzerki obrarik ere idatzi zuen Eleizegik: Loretti (1918), Yatsu (1934). Argitaratu gabe gelditu zitzaion, berriz, Catalina de Erauso obra.

Hirurogeita hamalau urte zituela hil zen Nafarroako Lizarran, 1963ko azaroaren 19an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Eleizegi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia