BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Eleizalde, Luis Maria ]

Luis Maria Eleizalde Izagirre

(Errezil, ? - Donostia, 1897)

Errazilen jaio zen Eleizalde irakasle, zientzilari, idazle eta euskaltzale handia, baina bere bizitzaren zatirik handiena Donostian egin zuela esan diteke.

Kultura zabalekoa gizona izan zen. Lehen ikasketak Bergarako Seminarioan eta Zaragozan egin zituen. Ondoren, Madrilgo Unibertsitatean filosofia ikasi zuen, doktoradutza lortu arte. Ostera Zaragozara joan zen teologia ikastera, eta zientziak sakontzera Madrilera berriz.

Urte luzetan Bergarako institutuan etikako katredadun izan zen; psikologia, logika eta filosofia irakasle, berriz, Gipuzkoako Institutuan, Santiagoko Unibertsitatean eta Zaragozako Institutuan. Irakasgai horiez liburu anitz argitaratu zuen.

Zientziaren alorrean ere nabarmendu zen Luis Maria Eleizalde: kurba leunen teoria infinitesimala aztertzen ari zelarik, kurba trigronometrikoak aurkitu zituen (triangelu zuzenen deribazioak).

Eleizaldek lan handia egin zuen baita ere euskal literatura eta hizkuntza zabaltzen. Manterolaren laguntzaile nekagaitza, Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarreko hirugarren lehendakaria izan zen.

Zaragozan irakasle zegoelarik hil zen bat-batean 1897an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/Eleizalde

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia