BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora C-I

Artikulua Calei-Cale
Artikulua Chapillo
Artikulua Dunixi
Artikulua Eleizalde, Luis Maria
Artikulua Eleizegi, Katalin
Artikulua Elizondo, Jose
Artikulua Elorza, Julian
Artikulua Esnaola, Secundino
Artikulua Estornes Lasa, Jose
Artikulua Etxaide, Inazio Maria
Artikulua Etxaniz, Nemesio
Artikulua Etxegarai, Jose Vicente
Artikulua Etxekalte
Artikulua Garmendia, Juan
Artikulua Gervais, Jose
Artikulua Gorostidi, Manuel
Artikulua Goya, Maria Dolores
Artikulua Guerra, Juan Carlos
Artikulua Gulick, Alice
Artikulua Imaz, Fermin
Artikulua Inzagarai, Ramon
Artikulua Iraola, Victoriano
Artikulua Irigarai, Aingeru
Artikulua Ixkiña eta Expaiñ
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  C-I  >  Calei-Cale ]

Eugenio Gabilondo, Calei-Cale

(?? - 1913)

Kazetaria, festazalea, donostiar koxkero-koxkeroa. Halakoa izan omen zen Eugenio Gabilondo. Artikuluetan, batez ere La Voz de Guipúzcoa egunkarian idatzitakoetan, Calei-Cale ezizena erabiltzen zuen. Foruzalea zen oso, eta hala agertzen da bere artikuluetan. Bitan zinegotzi izan zen Liga Foral Vascongadaren ordezkari.

Bere gotorlekua La Unión Artesana elkartean zeukan. Bertatik antolatzen zituen tanborradak, ihauteriak, kaldereroak... Era guztietako festak, zirenak eta ez zirenak! Bera zen XIX. mendearen bukaera hartan Donostiako festa guztien gatz eta piperra.

Musikazalea ere bazen Calei-Cale: urtero-urtero Gipuzkoako musika banda guztiak ekartzen omen zituen Donostiara. Sekulako festak eta parrandak izaten omen ziren.

Urte luzetan, egunero-egunero, lagun koadrila bera elkartuko zen, ordu berean eta puntu-puntuan, bide berberetik pasioa egiteko: la vuelta de los indianos deitzen zion horri Gabilondok. Dudarik gabe, berak idatzitako zartzuelatxo batetik hartua zuen izena, Los Indianos, N. Luzuriagaren musikaz.

Donostiako Orfeoiaren sortzaile eta ohorezko lehendakari izan zen. Behin Parisa joan omen zen Orfeioa kantatzera. Donostiara itzuli direnean, trenetik jetsi orduko han dihoa Calei-Cale korrika: ´- Zer dek, Eugenio, presaka al haiz? - Ez, motel; trotia zaukat, trotia!ª eta hantxe segi korrika. Otordutan zaldi haragi gehitxo eman omen zieten Parisen!

Donostia zaharreko gertakari eta pertsona zelebrez osatutako liburua argitaratu zuen gazteleraz, A través de Iruchulo. Donostian hil zen Eugenio Gabilondo 1913ko irailaren 30ean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/C-I/CaleiCale

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia