BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Brokolo ]

Brokolo

Nor ote da Brokolo hori? Orain dela ehun bat urte Donostian ez zuen inork halakorik galdetuko. Nork ez ote zuen Brokolo ezagutuko! Denetako lanak egin zituen bere bizitzan: harakin, burnibideko langile, margolari, arrantzale, musikari eta militar.

Txikitan eskuineko begia galdua zuen; txerria hiltzen ari zen harakinak bere haizto luzearekin kendu zion nahigabe, inguruko umeak uxatzera joanda. Hala ere, gazte-gazterik harakin lanetan hasi zen bera. Beti ibiltzen zen txantzetan: - Gaur diat amaren matantza; bigar arrebarena..., batentzat ala bestearentzat haragia prestatu behar zuela esateko.

Margolari lanetan ospe handiak irabazi zituen. Behin hondartzako eskilara margotzen hasi zen; hiru hilabete beranduago, ez zuen oraindik bukatu, kintal t'erdi pintura gastatu eta gero!

Bigarren karlistadan liberalen alde ibili zen borrokan. Ez zioten noski bere ausardiagatik dominarik eman, baina izan zuen gora-beherarik Remington fusila garbitzen hasi, eta sukaldeko arraskaren kontra igurtzi-igurtzi eginda utzi zuenean, musika bandako flauta baino meheago. Karlisten gaiztakerien aurka ozenki mintzatzen zen Brokolo. Behin, espioitzan ari izandako emakume bati nolako zigorra eman zioten ari zen kontatzen; hogei makilkada eman omen zizkioten alajaina, zerekin eta... alpargata batekin! Beste behin, Hondarribira joateko afanetan omen zebilen, aspaldi itsututako izeba zaharrak bera ikusteko gogoak zegoela abisu bidali ziola eta.

Entzutekoa izan behar zuen, baita ere, haren amak emango zion erantzuna, aita hil ondoren aitaren partiak erreklamatzera joan zitzaionean. Herentzia edo esan nahiko zuen berak, baina...

Dena dela, bihotz oneko gizona izan behar zuen zalantzarik gabe; behin Zurriolan itsaso gaiztora salto egin zuen, bere burua itotzera botatako emakume komeriante bat ateratzeko.

Brokolo noiz jaio eta hil zen ez dugu inon jakiterik izan; haren erretratua ere, damurik, ez dugu inon aurkitu.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Brokolo

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia