BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Bilintx ]

Indalezio Bizkarrondo Ureña, ´Bilintxª

(1831-1876)

Donostian sortu 1831ko apirilaren 30eko eguerdian eta bertan hil zen Bilintx edo, garai hartan idatzi ohi zuten bezala, gure Vilinch, Mattinen gomikian ibilera zelebretan astero ikusten duguna alegia. Izen oso-osoa Guillermo Joaquin Indalecio zuen. Amaren aldeko aitona andaluza omen zuen, Ayamontekoa (Huelva). Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen.

Ezagutu zutenek idatzita utzi dutenez, ez omen zen edertasun handiko gizona: umetan paretara igo, handik erori eta aurpegia desitxuratuta gelditu omen zitzaion. Egia esan, honen ondoan dagoen erretratuan ere hala ageri da. Hortik zetorkion nonbait Indalezio Moko beste goitizena.

Zorigaiztoa lagun izan zuen bere bizitza osoan Bilintxek. Soka-muturrean behin zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak egin zizkion; aurrerakoan errenka ibili zen betirako. Beste behin, etxera lapurrak sartu eta aurreratuta zituen 8.000 errialak ostu zizkioten.

Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen Bigarren Karlistadan. Gauzak nola diren: 1876ko San Sebastian egunenean, karlistek botatako granada sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetan oinaze izugarriak pasata hil zen gizarajoa, uztailaren 22an.

Maitasunaz eta edertasunaz idatzi zituen bere poema gehienak Bilintxek, dohai horietan bera oso aberats izan ez bazen ere. Bizitzaren garratza umore eta ironia finez azaltzen jakin zuen, herri bertsogintzaren moldeetan.

Bere poema asko eta asko kantatzeko sortu zituen, eta herriak luzaroan gorde ditu kantu horiek: Kontzezirentzak, Beti zutzaz pensatzen, Neskatxa bati mutil batek jarriyak, Bein batian Loyolan, Izazu nitzaz kupira, Potajiarena, Maita nazazu arren, Ja-jai, eta guztietan ezagunena, ziur asko, aldamenean musika eta guzti dagoen Juana Vi_enta Olave.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Bilintx

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia