BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Barriola, Maritxu ]

Maritxu Barriola Irigoien

(1907-1988)

Abelino Barriola antzerkigilearen alaba zen, donostiarra noski. 1907ko abenduaren 5ean jaioa, pianoa eta erizaintza ikasi zituen. Gaztetan hasi zen Ramon Labordak antolatzen zuen Poxpoliña jaietan laguntzen.

Gerra sortu zenean, familia ihesi joan zen Donibane Lohizunera. Frantses pixka bat ikasita, 1937ko uztailean Intxaustik Jatsun antolatutako udalekutan hasi zen zuzendari lanean. Laguntzaile Lupe eta Tere Urkiola izan zituen, eta kaperau Gelasio Aranburu.

Alemanak Iparraldera inguratzen hasi zirenean, baporean Venezuelara joan ziren Barriolatarrak. Aita Abelino 1944an Paben hil zenean, Donostiara itzuli ahal izan zuen. Familiaren zapatadendan lan egin zuen, administrazioa eramaten; ikustekoak omen ziren urte zail haietan zapatadendan izaten ziren bilerak!

Euskaltzale eta kristau suharra zen aldetik, Maritxu Barriolak laguntza handia eman zuen elizako euskal liburuak argitaratzeko. 1950ean Urte guziko meza bezperak latinetik euskaratzeko lanak ordaindu zizkion Orixeri: 1953an, berak ordaindu zuen baita ere Kristoren antz-bidea edo Kempis izeneko liburua, Larrañaga apaizak euskaratua. Frantziako Tours-en inprimatu, mendiz ekarri eta Valentzian enkoadernatuak! Baita ere, Xabiertxo berrargitaratu zuen, Lopez Mendizabali baimena eskatuta.

Euskal udalekuen aitzindiari izan zen Barriola, Goia hernaniarrarekin batera, 1965ean Arabako Barrian zegoen klausurako komentuan. Hortik sortu ziren gaur egun han eta hemen antolatzen diren udaleku guztiak.

Oso emakume alai eta independentea zen, eta bakarrik bizi izan zen beti. Udalekuez gain, kristau mugimenduan oso sartua egon zen. Besteak beste, euskal preso sozialei laguntzeko zerrendak egiten zituzten herriz herri, Iñaki Azpiazu eta beste tartean zirelarik, eta herriko parrokoen bitartez laguntza espetxetara bidaltzen.

Apendizitisak jota hil zen Donostian 1988ko irailaren 17an, laurogei urte zituela. Zordun gelditzen naiz Koro Barriola, Maritxuren ahizparekin, azalpen hauek eta argazkia eman baitzizkidan berriketaldi atsegin eta gozo batean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/BarriolaM

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia