BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Barriola, Abelino ]

Abelino Barriola Aizpurua

(1885-1944)

Euskal antzerkiaren zutaberik nagusienetako izan zen, zalantzarik gabe, Juan Abelino Barriola. Esan daiteke Marcelino Soroa eta Toribio Altzaga maisu zaharren jarraitzailea izan zela bera. Donostian sortu zen 1885eko azaroaren 10ean. Lanbidez merkatari izan zen, eta politikan jardun zuen. Urte luzetan, Donostiako zinegotzi izan zen; bere lanari zor zaio, besteak beste, Artikutzako urtegitik ura Donostiaraino ekartzea.

Baita ere, zinegotzi zelarik bere lanari esker sortu zuen 1915ean Donostiako Udalak Euskal Iztundea. Erakunde horrek izugarrizko garrantzia izan zuen euskal antzerkia bultzatzeko.

Hogeita hiru urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen saria 1908ko Eibarko euskal festetan Meza berriya ekitaldi bakarreko antzerki lanarekin. Hurrengo urtean argitaratu eta jokatu zen lehen aldikoz Donostian; bizkaieraz ere jarri omen zuten obra hori Bilboko Euskaltzale Bazkunak. Geroztik, etengabeko arrakastak lortu zituen Barriolak bere antzerki lanekin: Aldiz, aldiz (1910) Azkoitiko lore-jokoetan saritua; Zulo madarikatuak Bilbon saritua (1911); Zori gaiztoko eguna (1911) zartzuela, Jose Olaizolaren musikaz; Lagun txar bat (1912), Donostiako lore-jokoetan saritua; Gai dagoenaren indarra (1915). Baita ere, hiru bakarrizketa idatzi zituen: Brokoliyo, Goi-argi eta Zozoarro.

Gerra zibila altxa zenean, Abelino Barriolak ihes egin behar izan zuen Frantziara. Paben, Biarnoko hiriburuan hil zen 1944ko apirilaren 19an, artean 68 urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Barriola

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia