BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Baroja, Josefa ]

Josefa Marcelina Baroja Etxeberria

(...1912)

Ignacio Ramon Baroja hil zenean, 1874ko ekainaren 9an, haren seme Antonio Barojak hartu zuen inprimategiaren kargu. Ez luzarorako, ordea: 1879an hil egin zen bat-batean. Euskal-Erria aldizkaria 1880an argitaratzen hasi zenean, hala ere, Antonio Baroja agertzen zen oraindik aldizkariaren jabe.

Oinordekorik utzi ez zuenez, haren arreba Josefa Barojak hartu behar izan zuen inprimategiko zuzendaritza bere esku. Senarra Canuto Ignacio Muñoz zuen; euskaltzale eta abertzale (orduko eran bada ere) porrokatua. Baroja etxeak betidanik euskarari eta euskal kulturari laguntasun handia egin bazion, Canuto Ignacio Muñoz-en lanak areagotu egin zuen inprimategiaren joera euskaltzalea. Garai hartan, baita ere Jose Manterolaren laguntza izan zuten Barojatarrek beren eginbeharretan.

Behin Santo Tomas egunez bertso saioa antolatzea otu zitzaien: Ikatz kalean (gaurko Juan de Bilbao), aldenik alde bi balkoitatik kantatu zioten elkarri bertsolariek. Esaten denez, hori izan zen urtero Antzoki Zaharrean egiten zen euskal festaren iturria.

Canuto Ignacio Muñoz 1885ean hil bitartean inprimategiak «Hijos de Ignacio Ramon Baroja» izena hartu zuen, eta handik aurrera berriz «J. Baroja e Hijos».

Josefa Barojak nortasun berezia erakutsi zuen inprimategia aurrera eramateko. Tailerra zabaldu eta makinak goitik behera aldatuta, orduan zenik eta moldiztegirik modernoena bihurtu zen Barojatarrena. Inprimategia sortu zenetik mendeurrena ospatzeko pozaren pozez prestatzen ari zirela, 1912an, hil zen Josefa Baroja.

Joaquin Maria Florentino Muñoz-Baroja, Josefaren seme zaharrena, egin zen orduan etxearen kargu. Inprimategiak betidanik izandako izena gal ez zedin, «Muñoz-Baroja» bi abizenak lotzea erabaki zuten. Halako historia luzea izan ondoren, inprimategia orain dela bost urte itxi zen betiko. Hala ere, Muñoz-Barojatarrak badira oraindik Donostian; joan den astekoan eta gaurkoan argitaratutako xehetasun gehienak eta argazki ederrak haiei zor dizkiegu. Esker mila ematen dizkiegu orri honetatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Baroja2

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia