BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Baroja, Ignacio Ramon ]

Ignacio Ramon Baroja Arrieta

(1797-1874)

Konstituzio plazako arkupeko bazter batean egondako Barojatarren etxea izango da, ziur asko, Euskal Herrian izan den inprimategi eta argitaletxe zaharrenetakoa.

Ignacio Ramon Baroja (edo hobeki esanda Ignacio Ramon Martinez de Baroja) izan zen etxea sortu zuena. Errioxatik etorritako familia baten barruan jaio zen Oiartzunen 1797ko uztailaren 31n. Aita Rafael bertara etorria zen 1770ean; Juan Arrieta botikoarioaren alabarekin ezkondu 1796an, eta inprimategiko tresnak erosi eta biltzen hasi zen. Berehala ohartu zen Ignacio Ramonek trebetasun berezia zuena tipografia gauzetan. Horrela, 1812an Donostiara etorri zen Ignacio Ramon inprenta jartzeko asmotan, 15 urteko mutikoskorra besterik ez zelarik. Ez zuen, zoritxarrez, luzaz irauterik izan: 1813ko abuztuaren 31an gudaroste ingeles eta portugaldarrak Donostiara sartu eta, jakina denez, sekulako triskantzak egin zituzten. Jende asko hil, emakume gehienak bortxatu, ahal zuten guztia lapurtu eta etxe gehienak erre, horra nola gelditu zen Donostia egun negargarri hartako ilunabarrerako...

Ahal bezala itzuri joan zen Ignacio Ramon Baroja ostera Oiartzuna. Donostian sortu ezin izandako inprimategia, txikiago baina, bertako «botika zaharrean» jarri eta hantxe hasi zen lanean. Han argitaratu zituen 1814an, beste askoren artean, Ordenanzas del Consulado de San Sebastián izeneko liburua eta La papeleta de Oyarzun. Azken hori izan zen Gipuzkoako aldizkaririk zaharrenetakoa.

Donostiarrak berehala hasiak ziren erretako etxeak berriro jasotzen, eta aukera izan orduko itzuli zen Ignacio Ramon Irutxulora. Hasieran San Telmo kalean (gaurko abuztuaren 31n), bosgarren atarian jarri zuen bere moldiztegia. Plaza Berriko (gaurko Konstituzio plazako) etxeak jasotzen noiz bukatuko zain egon zen bertara aldatzeko, hainbeste urtetan ezagutu izan dugun leku berberera alegia. Ignacio Ramonen anaiak, Pio izenekoak liburudenda zeukan baita ere Plaza Berrian, haren aurrez aurre. Pio horren seme izan ziren Serafin eta Ricardo.

Ignacio Ramon Donostiako Udaleko zinegotzi izan zen 1854-1857 bitartean. Garai hartan, behin Frantziako enperadore Napoleon III. Donostiara etorri omen zen Miarritzetik bat-batean, aurrez batere abisu eman gabe. Non azaldu den udaletxean, eta han Francisco Salcedo atezaina bakarrik! Korrika eta presaka joan omen zen aldamenera, Ignacio Ramonen bila. Lasai-lasai, lanerako erabiltzen zuen mantala batere erantzi gabe joan zitzaion Barojatarra harrea egitera enperadoreari! Agintariak bertaratu zirenerako, ba omen zihoan Napoleon III. mollean barrena Baroja jaunarekin batera berriketan.

Dolores Etxeberria donostiarrarekin ezkondu, hiru seme-alaba izan, eta hirurogeita bi urtez egon zen Ignacio Ramon Baroja bere moldiztegiaren buru. Liburu, aldizkari eta papera franko argitaratu zuen bitarte horretan! Beste askoren artean, bertan ikusi zuen argia lehenengo aldiz gazteleraz Thiers-en Historia de la Revolución francesa. Udaletxerako ere lan handiak egin zituen, eta Evaristo Etxague alkate zelarik 1818ko otsailaren 21ean Hiriko inprimatzaile izendatzea erabaki zuen.

Ignacio Ramon Baroja 1874ko ekainaren 9an hil zen Donostian, hirurogeita hamazazpi urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Baroja1

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia