BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Artetxe, Jose ]

Jose Artetxe Aranburu

(1906-1971)

Azpeitian sortu zen 1906ko martxoaren 12an, baina bere bizitzaren zatirik handiena Donostian egin zuen. Gazte-gazterik, ikasketak utzi eta lanean hasi behar izan zuen, familiaren diru estuasunak nolabait arintzeko. Hala ere, idazle sena barruan zeraman, eta 21 urte zituelarik hasi zen bere artikuluak argitaratzen. Asko idatzi zuen, gehienetan erdaraz, baina euskaraz ere asteroko zutabea izan zuen Zeruko Argia aldizkarian hasiera-hasieratik; Eganen ere artikulu asko argitaratu zituen 1951tik aurrera. 1962an hitzaurrea idatzi zion aita Goenagaren Agurea eta atsoa liburuari

Erdaraz gipuzkoar eta euskaldun ospetsuen biografiak idatzi zituen: Loiolako Inazio, Xabierreko Frantzisko, Elkano, Urdaneta, Legazpi, Lavigerie, eta beste hainbat. Saiakera ere idatzi zuen; ezagunena Saint-Cyran lana da, euskal jansenismoaren azterketa zorrotza.

Erlijioa eta Euskal Herriaren aitzineko egoera izan zituen bere lanen ardatz. Atzera begira sortu zituen, beraz, bere lanik garrantzitsuenak. Izan ere, Artetxek bazuen kontraesan aski sendorik bere garaiko arazoetatik ihes egiteko: euskal duintasunaren alde mintzatu arren, ez zen sekula Franco-ren zapalkuntzaren aurka azaldu.

Hala ere, Gipuzkoan eta Euskal Herrian oro har ospe handia izan zuen, eta ezin konta ahalako hitzaldiak egin zituen herriz herri.

Hil-hurren, bere obrarik garrantzitsuena argitaratu zuen 1970an: El abrazo de los muertos, gerra zibilean berak idatzitako egunkaria hain zuzen.

Hurrengo urtean, 1971ko irailaren 23an hil zen Jose Artetxe Donostian, hirurogeita bost urte zituela. Hil ondoren omenezko hitzak eskaini zizkioten Zeruko Argia aldizkarian Nemesio Etxanizek, Salbador Garmendiak, Joan Etxaidek eta Luis Haranburu Altunak, besteak beste.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Artetxe

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia