BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Arrue, Antonio ]

Antonio Arrue Zarautz

(1903-1977)

Jaiotzez asteasuarra izan arren, Donostian esan liteke egin zuela bere bizitza osoa. 1903ko martxoaren 26an sortu zen; ikasketak egitera herritik kanpora atera zen, lehenik Lekarozera, eta ondoren Oviedo-ko Unibertsitatera, legeak ikastera.

Pentsamoldez oso eskuindar eta tradizionalista izan zen: Gipuzkoako Comunión Tradicionalistako buru izan zen. Franco-ren diktaduraren urte beltzetan, beraz, «erregimeneko» gizona izan zen dudarik gabe. Besteak beste, 1967an Madrilgo Gorteetan diputatu izendatu zuten, «tercio familiar» izeneko haren ordezkari.

Hala ere, euskaltzalea izan zen Arrue. Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarairekin batera Egan aldizkariko zuzendari izan zen urtetan, eta euskaltzain osoa. Bestalde, Gabriel Arestiren lehen laguntzaile eta bultzatzaileetakoa izan zen, nahiz ideologiaz oso aparte zebiltzan bata eta bestea...

Euskarazko lehen idatziak 1932an hasi zen argitaratzen, Egan, Euzko-Gogoa, Zeruko Argia, Euskera etabarretan. Liburu gisa, Jan-Edanak argitaratu zuen, sukaldaritzari buruzko artikulu bilduma.

Hizlari aparta izan zen baita ere. Gure Herria aldizkarian, esate baterako, euskal hizlaririk onentzat hartu zuten.

Erdaraz ere artikulu eta liburu ugari idatzi zituen. Ezagunena San Sebastián y la Real Compañía de Caracas 1965ean argitaratu zuen.

Donostian zendu zen Antonio Arrue 1977an, hirurogeita hamalau urte zituelarik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Arrue

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia