BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Arrese Beitia, Felipe ]

Felipe Arrese Beitia

(1841-1906)

Otxandioarra zen Felipe Arrese Beitia; Bizkaiak eta Arabak muga duten herri zoragarri horretan jaio zen 1841eko maiatzaren 25ean. Alde batera donostiarra ere bazen, bertan urte asko egin baitzituen.

Idazle baino lehenago, irudigile izan zen. Gaztetan 1854an Gasteizen marrazketa ikasita, herriz herri elizarako irudiak egiten hasi zen, zurez edo harriz. Santugina izan zen, beraz.

Bere lehen pomea hogeita hamaika urte zuelarik argitaratu zuen. Hurrengo urtean, 1873an alegia, Donostiara etorri zen Bigarren Karlistadan sortutako borroketatik ihes. Bertan ezkondu zen Angela Bengoarekin.

Arrese Beitiaren poemarik ezagunena Ama Euskeriari azken agurrak izenekoa da; Elizondoko lore-jokoetan lehen saria eman zioten 1879an. Donostian idatzi zuen, eta eskuizkribua Koldo Mitxelena liburutegian gordetzen da gaur egun. Poema horrek Euskal Herriaren kontzientzia astindu zuen: euskara galbidean ikusten zuen Arrese Beitiak, eta euskaldunak esnarazteko garaia heldu zela uste zuen. Poema, artikulu eta idatzi andana ekarri zuen atzetik Arrese Beitiarenak!

Geroztik, sari asko eta asko irabazi zituen lore-joko eta euskal festetan Arrese Beitiak: Beran, Iruñean, Bilbon, Markinan, Hondarribian, Maulen... Liburuak ere argitaratu zituen: Bizkaitar zarrak eta erromatarrak 1883an; Diccionario Manuel Bascongado y Castellano y elementos de Gramática 1884an. Herri harpidetzaren bitartez 1900ean, berriz, bere poema bilduma argitarau zuen Ama euskeriaren liburu kantaria izenaz, eta Arturo Campionen hitzaurreaz.

Bere jaioterrian, Otxandion, hil zen Felipe Arrese Beitia, 1906ko urtarrilaren 16an, hiruroegita hiru urte zituela. Hil ondoren, 1908an beste poema liburu bat argiratatu zuen: Asti-orduetako bertsozko lanak.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/ArreseBeitia

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia