BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Arozena, Fausto ]

Fausto Arozena Arregi

(1896-1980)

Gipuzkoaren historia, batez ere XVI. eta XVII. mendetako garaia, inork baino hobeki ikertu eta ezagutu zuena izan zen Fausto Arozena. Goiko Galtzarako Bera-Gera baserrian jaioa zen 1896ko uztailaren 16an. Aita mikeletea zuen, eta mutikotan umezurtz gelditu zen; izeba batek hazi omen zuen. Gaztetan, humanidadeak ikasi zituen. Eusko Ikaskuntzako idazkaritzan hasi zen lanean, baina berehala Aldundiko liburutegiko eta agiritegiko arduradun izendatu zuten; ogibide horretan jardun zuen bizitza osoan.

Kultura zabaleko gizona zen, langilea eta ikerlari zorrotza. Asko idatzi zuen, batez ere erdaraz: Narraciones folkóricas (1924), Doña Blanca Garcés (1925), Reseña histórica de Rentería (1930), Guía de Guipúzcoa (1930), Guipúzcoa por San Ignacio (1940), La casa de Zumalacárregui (1948), Los protocolos guipuzcoanos (1948), El País Vasco visto desde fuera (1949), eta beste asko. Guztien artean, bere obrarik handiena Guipúzcoa en la historia (1964) izan zen.

Euskaraz ere artikulu asko idatzi zuen, besteak beste: Urte berri (Junior aldizkarian, 1920), Unibersidade edo Irakaskuntza Orokorra, Echegaray jaunaren eriotza (Eusko Ikaskuntzaren Deya aldizkarian biak), Paper zaarretan begira. Guda-kontu (Egan aldizkarian, 1957).

Julio Urkixori asko lagundu zion RIEV aldizkaria aurrera ateratzen. Berak aitortzen zuenez, Koldo Mitxelena eta Julio Caro Baroja izan zituen maisu. Adiskiderik minenak, ordea, Carmelo Echegaray eta Serapio Mugica izan zituen.

Gizon apal eta izaera onekoa izan zen beti. Laguntza eskatzen zionari, azkar asko lagunduko zion; jende aurrean hitz egitea, ordea, ez zuen batere maite. Kristau zintzoa izan zen, egunero mezetara joaten zena, eta Juan XXIII aita sainduaren jarraitzailea; hala ere, Simone Veil gogotik miresten zuena...

Lana eta familia artean banatu zuen bere bizitza. 1931n Maria Etxeberria Iturzaeta donostiarrarekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten. Horietako bi, Javier eta Ignacio, izan ditugu xehetasun hauek borobiltzen laguntzaile. Mila esker biei!

Aldundiko lanaz erretiratuta gero, halako tertulia bat sortu zuen Bergaretxe, Fagoaga, Irizar, Atauri eta beste zenbaitekin; Foruen pasealekuan biltzen ziren, kale gorrian, berriketarako!

Alargundu zenean, 1976an, bizitzen jarraitzeko indarra erabat galdu omen zuen gizonak. Lau urte beranduago hil zen, 1980ko abenduaren 16an.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Arozena

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia