BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Areitioaurtena, Felisa ]

Felisa Areitioaurtena Gonzalez de Txabarri

(1904-1990)

Bizkaitarra zen aitaren aldetik, eta arabarra amaren aldetik. Bera Zaldibarren (Bizkaia) jaioa zen, 1904ko ekainaren 11n, baina bizitza osoa Donostian egin zuen.

Antzerkia maite zuen, eta gazte-gazterik hasi zen Ramon Labordak antolatzen zuen Poxpoliña hartan. Bere lehen antzerki papera hamalau urte zituela jokatu zuen, Toribio Altzagarekin. Taldea Euskal Etxean sortu zen, eta geroago Euskal Iztundea sortu zuenean Donostiako Udalak, bertara pasa ziren. Izan ere, garai hartan abertzale eta EAJko jende asko aritu izan zen euskal antzerkiaren inguruan, horien artean Felisa Areitioaurtena. Bere paperik bikainena Pierre Lotiren Ramuntxo (Toribio Altzagaren itzulpena, ikus Irutxulo 82) ) lanarekin lortu zuen; Gregorio Beorlegi, Jose Egilegor, Antonio Etxeberria, Donato Ugartetxea eta beste asko izan zituen antzerki lagun. Shakespeare-ren Macbeth eta Molière-ren L'avare (Dollorra) jokatu zituzten, besteak beste.

Gerra aurretik, 1935eko martxoaren 19an Rosario Ezeiza beizamarrarekin ezkondu zen.

Jakina, 1936ko gerrarekin batera dena hutsean gelditu zen. Ez oso luzarorako, ordea: 1945ean antolatu zen berriro Euskal Iztundea. Pierre Lotiren Ramuntxo jokatu behar zuten ostera, eta Felisa Areitioaurtenari deitu zioten Pantxikaren papera egiteko, baina berak "antzerkian aritzeko garaia joana" zitzaiola erantzun omen zien. Papera Xinfo Lizarragak hartu zuen, baina Felisa ordezko gelditu zen, bada-ezpada ere.

Frankismo garaiko urteetan Loiolako auzoan bizi izan ziren, janari denda bat ogibide zutela. Han Felisa la vasca esaten omen zioten; pentsa zer giro izango zen, dena militar jendez inguraturik...

Donostian hil zen 1990eko apirilaren 7an, laurogeita bost urte zituela.

Eskerrak eman nahi dizkiot Jon Ezeiza, Felisaren semeari, argibide guztiak eta argazkia eman baitzizkidan.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Areitioaurtena

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia