BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Aranzadi, Engrazio ]

Engrazio Aranzadi Etxeberria, «Kizkitza»

(1873-1937)

Politikaz izan zen ezaguna Engrazio Aranzadi. Donostian jaio zen 1873ko apirilaren 16an. Ikasketak, berriz, Tolosako Eskolapioetan egin zituen lehendabizi, eta gero zuzenbidea ikasi zuen Salamancan, eta filosofia Deustuko Unibertsitatean.

Politikan hasi aurretik, legelari izan zen; Gipuzkoako Foru Aldundian izan zuen bere lanpostua. Hasiera hartan, integrista zen politikan, baina Sabino arana ezagutu orduko abertzaletasuna barne-barneraino sartu zitzaion. Ordutik aurrera, euskal nazionalismoaren bultzatzaile sutsuenetakoa izan zen. Bere lehen idatziak 1907an kaleratu ziren; euskal politika, ekonomia eta gizarteari buruzko artikuluak ziren. Bizkaitarra aldizkarian argitaratutako artikulu batengatik, Hendaiara joan behar izan zuen ihesi.

Sabino Arana hil ondoren, tirabira latzak izan ziren jeltzale eta eliz agintarien artean. Eztabaida haietan idatzi eta esandakoen ondorioz, Engrazio Aranzadi eskumikatuta egon zen denbora labur batez.

Alderdiak Bilbora deitu zuen orduan, bere lanik garrantzitsuena egitera: Euzkadi egunkariko zuzendari izatea; orduan hasi zen Kizkitza ezizena erabiltzen. 1927ra arte izan zen langintza horretan.

Euskal abertzaletasuna Europako joera politiko berrietara zabaltzen saiatu zen Engrazio Aranzadi. Irlandar, txekiar, kroaziar etabarrekin harreman ugariak izan zituen.

Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen: La Casa Solar Vasca 1932an; Nación Vasca 1931n eta Ereintza 1935ean.

Bilbon hil zen gerra zibila piztu eta berehala, 1937ko otsailaren 12an, hiruroegita hiru urte zituela.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/AranzadiE

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia