BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Aramendi, Pepita ]

Pepita Aramendi Azpiroz

(1896-1968)

Easo kalean jaio zen 1896ko apirilaren 17an; gurasoak aiarrak zituen, baina bera osaba-izebekin hazia behar zuen. Gaztetan ikasteko zaletasun handia izan zuen, baina ez zituen maistra ikasketak bukatzerik izan. Antzerkizaletasuna, berriz, txiki-txikitatik eraman zuen bihotzean.

Toribio Altzagaren inguruko antzerki eskolan hasi zen, artean umea zelarik. Bittori Artola, Ramonita Mezkiza, Bittori Arrieta eta Pepita Aramendi ziren taldeko emakumeak. Obra asko jokatu ztiuzten, besteak beste Gai dagonaren indarra eta Barrenean arra, biak Altzagarenak. Katalin Elizegirenak ere bai askotan; argazkian, esate baterako, Iziartxo obrarako jantzita ikusten dugu Pepita.

Gerra aurretik, 1929an Joxe Manuen Agote donostiarrarekin ezkondu zen; saregilea zen gizona. Berehala, gerra piztu zen eta antzerki kontuak bertan bukatu ziren Pepitarentzat.

Hala ere, 1945 inguruan, Pierre Loti-ren Ramuntxo obra berriro jokatu zenean, berak papera izan zuen; azkena, hortik aurrea erabat utzi baitzuen antzerkia.

Hirurogeita hamabi urte bete zituen egun berean hil zen, 1968ko apirilaren 17an alegia.

Eskerrak eman nahi dizkiot Mirentxu Agote, Pepitaren alabari, berak emanak baitira argazkiak eta azalpenak.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Aramendi

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia