BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Alvarez, Luis ]

Luis Alvarez Martinez

(1914-1976)

Grosekoa zen goitik behera, Mirakruz kaleko 20.ean jaioa 1914ko abuztuaren 25ean, eta Grosen egin zuen bizitza osoa.

Argazkian ikusi besterik ez dago konturatzeko zein izan zen bere grina: margotzea. Gazterik hasi zen ikasten Ascensio Maritarenarekin, baita lortu ere: 1933an eta 1935ean artista berrien lehen saria irabazi zuen; 1934an, berriz, Donostiako Udalak emandako laguntzarekin Madrilera joan zen ikasketak jarraitzera.

Gerrak soldadu zegoela harrapatu zuen, eta nazionaletan aritu behar izan zuen, artilero. Gerra amaituta, 1941eko azaroaren 23an MĒ Dolores Garmendia goierritarrarekin ezkondu zen, eta 9 seme-alaba izan zituzten.

Luisen aitak drogeria zeukan Mirakruz kalean bertan, eta bera erretiratu zenean Luisek denda erosi eta negozioari jarraitu zion, baina gero eta gehiago pintura aldera: horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun La Casa del Artista, Donostiako margolarien dendarik zaharrena eta osatuena. Luisen seme-alabak dira orain arduradun.

Bizitza pintatzen eman zuen Luisek; jaiero-jaiero goizean norabait joango zen bere traste guztiekin. Etxetik ere ez zen inoiz aterako papera eta lapitza soinean ez zituela. Joera inpresionista samarrekoa izan arren, marrazkilari trebea zen eta pintura ondo landutakoa egiten zuen.

Artista jende guztia izan zuen lagun: Antonio Valverde, Felipe Emperador, J.M. Zubillaga, Enrique Urbina, eta beste hainbat.

Txikitatik euskalduna zen, aita donostiarra eta ama itsasondoarra baitzituen, baina gaztetan ahaztu samarra ibili ondoren, gerora MĒ Dolores Agirrerekin hobetu eta alfabetatu zen.

Bere azken urteetan, erakusketak egin zituen Donostian, Gasteizen, eta abar. Buruko gaitz batek jota hil zen 1976ko apirilaren 6an, hirurogeita bat urte zituela.

Esker zorretan gelditzen naiz Luis Alvarezen alargun eta seme-alabekin, halako azalpenak eta argazkia eman izanagatik.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Alvarez

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia