BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Alberdi, Alejandro ]

Alejandro Alberdi Lizarreta

(1897-1982)

Musikari zaletasunez, irakasle lanbidez: horixe izan zen Alejandro Alberdi igeldoarra; 1897ko otsailaren 24an jaio zen. Umetatik sortu zitzaion organoa jotzeko grina: zazpi urte zituela jo zuen Igeldon lehenengo aldiz, eta 10 urterekin bertako organista zen. Aita ere organista behar zuen, baina batez ere Plazaetxeko Jose Mari Iraolak erakutsi zion, hura Errenteriako bandako zuzendari baitzen. Beraz, 1907an hasi eta 1971ra arte izan zen Igeldoko organista Alejandro Alberdi! Pena bakarra eraman omen zuen mundu honetatik: Igeldon benetako organoa ez izana...

Bere ogibidea irakasletzan izan zuen. Lasarten, Hernanin, Antiguako auzoan eta Atotxan aritu izan zen. Saltsa guztietako gizona izan behar zuen, dena dela. Organista eta irakasle izateaz gain, Igeldoko txistularia zen eta bertako erlojua zaintzen zuen; azken garaian, urtean hamar duro ematen omen zioten lan horren truke.

Orkolagaren (Padre Borrascas) laguntzaile izan zen baita ere, Igeldoko meteorologia zentroan; han ezagutu omen zituen, bisita egitera joanak, erregina Maria Kristina eta Alfontso XII.a.

Euskaltzale eta abertzale ezaguna zen Alberdi (bere emazte Bittori Arrillaga ere bai), eta arazoak izan zituen gerra piztu zenean. Frankistek Igeldo hartu zutenean, atxilotu egin zituzten bera, parrokoa eta guarda; organista eta maisua bi pertsona zirela uste izan zuten, eta horregatik libratu omen zuten. Dena dela, 14 hilabetez zigortuta eduki zuten etxetik atera gabe. Obserbatoriotik ere bota nahi izan zuten, eta Karlos Santamariaren laguntzaz itzuli zen Orkolagari laguntzera. Azkenean, Donostiara joan zen ihes, tropak bere etxetik alde egin arte.

Idazkari lanetan ere aritu izan zen urtean. Alde batetik, Igeldoko baserritarren sindikatu edo kooperatibako diru kontuak eramaten zituen; bestetik, Igeldon inork paper ofizialik behar bazuen, Alberdirengana jotzen zuen. Hortik zetorkion nonbait Don Alejandro izena, ez aberatsa izatetik.

Donostiako Udalak 1967ko azaroaren 30ean zilarrezko domina eman zion, eta Igeldoko herriak berriz 1971ko apirilaren 18an omenaldi ederra egin zion.

Igeldon bertan hil zen 1982ko irailaren 27an, laurogeitabost urte zituela. Zordun gelditzen naiz Alex Aisa bagerakide lagunarekin, bere aitona Alejandro Alberdiren berri eman izanagatik, horren azkar eta prestu gainera. Mila esker!

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/AlberdiA

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia