BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Aita Mari ]

Jose Maria Zubia Zigaron, ŤAita Mariť

(1809-1866)

Zumaiarra zen sortzez Aita Mari, baina donostiarrok betiko zorretan egon behar genuke gizon handi harekin.

1809ko martxoaren 15ean jaio zen, eta aita bezala arrantzan hasi zen txiki-txikitatik. Lehen karlistadan familiak dena galdu zuen, eta egoera latz hartan Ameriketara zenbait joan-etorri egin zituen Aita Marik.

Han ezin ohitu, ordea, eta berrogei bat urte zituela, 1850. urtearen inguruan beraz, Donostiara etorri zen lanera eta bizi izatera. Txalupa baten jabe egin zen, eta berak zekien lanean hasi zen: patroi lanetan, alegia.

Marinel iaio eta trebea izan behar zuen, inondik ere. Orduan arrantzale itsasontzietan ez zegoen gaur bezalako tresneria eta ziurtasunik; gizon asko hiltzen zen itota itsasoan... Aita Marik askotan erabili zuen bere trebezia itsaso haserreari bere hatzaparretik arrantzaleak kentzeko. 1861eko uztailaren 13an udan izaten den galerna bizi horietako bat altxa zen bat-batean; portura itzuli nahi eta ezinean, txalupa bateko lau gizonak uretara erori zirela ikusita, Aita Marik tximitsa baino azkarrago atera zituen bizirik; bigarren mailako benefizentziako gurutzea eman zioten ekintza harengatik. Donostian errespetu ikaragarria irabazi zuen Aita Marik!

Ez zion askorik balio izango, ordea. Bost urte beranduago, 1866ko urtarrilaren 9an goizean goiz txalupak Getariatik Lekeitio aldera abiatu ziren amuko bixiguen bila; goiz erdian, bildurgarrizko ekitza altxa zen: eguraldi ikaragarri txarra, denborale izugarria... Haizearen kontra ezin, eta txalupak Pasaiara eta Donostiara etorri ziren. Elkano I. zen lehendabizi zetorrena, Manuel Aramendi patroi zuela; Pasaiako portura sartzen saiatuta ere, puntetan hil ziren hamazortzi gizonak. Bigarren txalupa, Elkano 2. izenekoa, Jose Maria Sorreluz patroi zuela (aurrekoaren koinatua), hura ikusita Donostiaraino heldu zen; sartu ezinik, gizonak borroka latzean ikusita, Aita Marik ez zuen zalantzarik izan: presaka atera zen berte txalupan laguntzera. Itsasoak erraldoiaren indarra zuen, ordea, eta denak irentsi zituen; Aita Mari ere bai. Guztira, hogeita hamazortzi gizon eraman zituen itsasoak egun goibel hartan!

Aita Mariren oroimena ez da ordea galdu. Zumaian, Erribera kalean, eta Donostiako moilan, bere irudiak gogoraratzen digute gizon txiki haren handitasuna. Arrantzaleen artean bizirik omen da oraindik Aita Mariren kopla: -Oh! Mari leial, on, bihotz hutsa!.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/AitaMari

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia