BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora A-B

Artikulua Agirre-Miramon, Jose Manuel
Artikulua Aita Donostia
Artikulua Aita Mari
Artikulua Alberdi, Alejandro
Artikulua Altzaga, Toribio
Artikulua Alvarez, Luis
Artikulua Anabitarte, Agustin
Artikulua Aramendi, Pepita
Artikulua Aranzadi, Engrazio
Artikulua Areitioaurtena, Felisa
Artikulua Arozena, Fausto
Artikulua Arrese Beitia, Felipe
Artikulua Arrue, Antonio
Artikulua Artetxe, Jose
Artikulua Artola, Pepe
Artikulua Artola, Ramon
Artikulua Artola, Rosario
Artikulua Arzac, Antonio
Artikulua Ayalde
Artikulua Baroja, Ignacio Ramon
Artikulua Baroja, Josefa
Artikulua Baroja, Serafin
Artikulua Barriola, Abelino
Artikulua Barriola, Maritxu
Artikulua Bilintx
Artikulua Brokolo
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek  >  A-B  >  Agirre-Miramon, Jose Manuel ]

Jose Manuel Agirre-Miramon

(1813-1887)

Donostian jaio zen Jose Manuel Agirre-Miramon. Familia oneko semeek garai hartan ohi zuten bezala, lehen ikasketak Bergarako Seminarioan egin zituen. Gero, zuzenbide ikasketak Oñatiko Unibertsitatean bukaturik, zuzenbide katedra lortu zuen Zaragozako Unibertsitatean. 1837an Castro Urdialeseko (Santander) epaile izendatu zuten, eta Euskal Herriko epaitegiak sortu bezain laster Tolosako epaile izan zen. Handik Gasteizera, eta beranduago Filipina irletara bidali zuten, Manilako auzitegiko epaile gisa; bertan egon zen 1859ra arte.

1869an Gipuzkoako diputatu nagusi izendatu zuten. Euskal foru eta lege zaharrak arrisku bizian ziren urte haietan. Euskal Herriak bere izatea babestuko bazuen, bere seme-alabarik prestuenak behar zituen bere alde lanean. Horietakoa izan zen Agirre-Miramon. 1876ko uztailaren 21ean foruak kendu baino lehen, Espainiako Senatuan foruen aldeko hitzaldi suharrak egin zituen, Sanchez Silva senatorearen hitz iraingarriei erantzunez.

Garai hartako zientzi eta zuzenbide elkarteetako kide izan zen, eta lan asko argitaratu zuen, batez ere itsasoz bestaldeko herrialdeei buruzko lege kontuetan: Aplicación de la Ley Hipotecaria y del Código Penal a las provincias de ultramar, Consejos de Administración de Ultramar, etab.

Horrez gain, Agirre-Miramon euskaltzale jator-jatorra izan zen. Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarra (lore-jokoak eta euskal festak antolatzen zituen erakundea) sortu zenean Agirre-Miramon izendatu zuten estraineko lehendakari. Izan ere, ordurako 1880an Gipuzkoako Diputazioko lehendakari baitzen.

Donostian hil zen Jose Manuel Agirre-Miramon 1887. urtean.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak/A-B/Agirre-Miramon

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia