BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora gora

Karpeta A-B
Karpeta C-I
Karpeta J-R
Karpeta S-Z
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Donostiar Haiek ]

Donostiar Haien Garaia...

Gotzon Egia, 2001/03/21.

Bi urte luze eta 90 bat izen, horra "Donostiar haien garaia..." izenaz Irutxulon izandako sailak zer eman duen; aldameneko orrian duzu, irakurle, zerrenda osoa. Denetarik aurkituko duzu bertan: arrantzaleak, kirolariak, sendagileak, abokatuak, bertsolariak, margolariak, zezenketariak, harakinak, antzerkilariak, linterneroak, irakasleak, itzainak, bizarginak, inprentariak, musikariak, enpresarioak, apaizak, idazle asko, eta emakume gutxi: 10 besterik ez

Donostiar haien garaia...

Bi urte luze eta 90 bat izen, horra "Donostiar haien garaia..." izenaz Irutxulon izandako sailak zer eman duen; aldameneko orrian duzu, irakurle, zerrenda osoa. Denetarik aurkituko duzu bertan: arrantzaleak, kirolariak, sendagileak, abokatuak, bertsolariak, margolariak, zezenketariak, harakinak, antzerkilariak, linterneroak, irakasleak, itzainak, bizarginak, inprentariak, musikariak, enpresarioak, apaizak, idazle asko, eta emakume gutxi: 10 besterik ez.

Emakumeen biografia ezkutua

Lanik zailena, alderi gabe gainera, emakumeen berri bilatzea izan da: dirudienez, emakumeek ez dute biografia publikorik, ez eta aurpegirik. Adibidez, Elbira Zipitria batek, edo Maritxu Barriola batek, edo Katalin Eleizegi batek, edo ez dute aipamenik gure entziklopedietan, edo aipamenen ondoan ez dute argazkirik merezi. Hamar emakume horietatik zortzitan, behintzat, argazkia familiartekoren batek emanda argitaratu genuen. Zorrotza da historia emakumeekiko, bizitza den bezainbatean: ez ditu aise onartzen izen propioaz.

Argazki bila

Nori bere aurpegia jartzen ahalegindu gara sail honetan; bitan-edo, ez dugu lortu. Gainerakoetan, kronika bakoitzak bere argazkia izan du. Gehienetan, handik edo hemendik "lapurtuta" (iturria aitortuta, beti); bestetan, zorionez, eskupetik lortuta. Pozik handienak horiexek izan dira: ezustean halako batek deitu eta esatea "aizu, ni Urliaren biloba naiz" edo "nire ama Berendiarekin aritu zen antzerkia egiten". Haien etxera joan, argazki zaharren kutxa zabaldu, eta aspertu arteko berriketan eman ditugu asteroko artikulua prestatzeko ordurik gozoenak. Ustegabeko laguntzaile horiei esker, 26 argazki inedito argitaratu dira sail honetan. Ezin hasiko gara denen izenak aipatzen, ez genuke eta lekurik aski orri osoan. Har bezate gure esker onaren aitortza!

Akatsak

Modu bateko edo besteko akats edo huts egiterik gabeko asterik izan ote da? Nekez. Beti argitaratu ondoren konturatu behar! Lau begi, hamaika irakurraldi zorrotz: dena berdin da, akatsa itzuri egingo zaizu, eta inprimategira joango da zu ohartu aurretik. Behin, huts egite potzoloa izan genuen: Jose Manterola Beldarrainen orria bi aldiz argitaratu genuen, lehenbizi 44. alean, eta hilabete beranduago 49.enean. Irakurlea ez zen ziurrenik ohartuko, baina gu bai! Tira, Manterola ez zen bi bider argitaratzeko txarrena...

Sail baten kronika

Orain dela bi urte, 1995eko otsailaren 24an Bilintxekin hasi, eta joan den astean Joxemi Zumalaberen orriaz amaitu arte, sail honek astero-astero atera du bere orria Irutxulon, bitan bakarrik huts eginda (103. eta 126. aleak), publizitate ugariari leku egiteko.

Sortzez edo bizitzaz donostiarrak izan dira sail honetan. Kronologiari errespetu handirik izan gabe, XIX. mendearen amaiera aldean hasi, XX. mende zabalean jarraitu eta XXI. mende atarirainoko bidea egin du sailak. Bizimolde eta euskaldun izateko moduen erakusle izan nahi luke, alde askotara ahanzturaren itzalera eroritako garai baten lekuko.

Irutxuloko lagunen langintza hobeki ezagutzeko tartea ere eman dit sail honek. Miresturik diot: sekulako lana egiten dute hain bitarteko laburrekin. Bertatik bertara ikusita, harrigarriko zeregina dirudi asteroko aldizkaria, zer esanik ez publizitatearen diru iturri bila ari diren langile nekaezinen emaitza. Lagunarte alai eta jatorra aurkitu dut beti haien artean.

Gotzon Egia


A-B
Agirre-Miramon, Jose Manuel
Aita Donostia
Aita Mari
Alberdi, Alejandro
Altzaga, Toribio
Alvarez, Luis
Anabitarte, Agustin
Aramendi, Pepita
Aranzadi, Engrazio
Areitioaurtena, Felisa
Arozena, Fausto
Arrese Beitia, Felipe
Arrue, Antonio
Artetxe, Jose
Artola, Pepe
Artola, Ramon
Artola, Rosario
Arzac, Antonio
Ayalde
Baroja, Ignacio Ramon
Baroja, Josefa
Baroja, Serafin
Barriola, Abelino
Barriola, Maritxu
Bilintx
Brokolo
C-I
Calei-Cale
Chapillo
Dunixi
Eleizalde, Luis Maria
Eleizegi, Katalin
Elizondo, Jose
Elorza, Julian
Esnaola, Secundino
Estornes Lasa, Jose
Etxaide, Inazio Maria
Etxaniz, Nemesio
Etxegarai, Jose Vicente
Etxekalte
Garmendia, Juan
Gervais, Jose
Gorostidi, Manuel
Goya, Maria Dolores
Guerra, Juan Carlos
Gulick, Alice
Imaz, Fermin
Inzagarai, Ramon
Iraola, Victoriano
Irigarai, Aingeru
Ixkiña eta Expaiñ
J-R
Jamar, Joaquin
Karraskedo, Jazinto
Kaximiro
Laborda, Ramon
Leizaola, Jesus Maria
Leizaola, Luis
Loidi, Fabian
Lojendio, Jose Maria
Lopez Alen, Francisco
Luxu
Maiztegi, Elisabete
Manterola, Jose
Martzial Zikin
Matxiandiarena, Rufino
Mujika, Gregorio
Mujika, Serapio
Muñoz, Canuto
Muñoa, Miguel
Muñoz-Baroja, Joaquin
Olaizola, Jose
Periko Bixar
S-Z
Sanchez, Cayetano
Sansinenea, Juan Migel
Santesteban Maisuba
Sarriegi, Raimundo
Soka-muturrekoak
Soroa, Marcelino
Sorozabal, Pablo
Uranga, Juan Ignacio
Urdanpilleta, Gabino
Urkixo, Julio
Urreta, Migel
Usandizaga, Jose Maria
Yoldi, Paco
Zatarain, Anbrosio
Zipitria, Elbira
Zubimendi, Joseba
Zubiria, Ximon
Zugasti, Anizeto
Zumalabe, Jose Migel
Zumalabe, Joxemi
 
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Donostiarrak

Donostiar Haien Garaia: Irutxulo eta Gotzon Egia