BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Bertso Zaharrak

Artikulua Zaldi zuriyarena
Artikulua Otañok Orfeoiari
Artikulua Amuriza: Kantari natorkizu
Artikulua Iriarena
Artikulua Basarrik Estropadetan (1981)
Artikulua Basarrik Estropadetan (1944)
Artikulua Maiatzaren 5eko salida (1836)
Artikulua Aieteko borroka (1836)
Artikulua Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Bertso Zaharrak  >  Zaldi zuriyarena ]

Zaldi baten bizitza edo zaldi zuriyarena




Ondorengo bertso sorta Indalezio Bizkarrondo «Bilintx» (Donostia, 1831-76)bertsolariak jarria da. Bere garaian kale garbiketa lanetarako erabiltzen zuten zaldi argal samar bati jarriak dira.

1/
Orra sei bertso kale
garbitzalleari,
zeña bere izenez
dan Joxe Mari;
erreza lezazkike
iru abe mari,
indarra etortzeko
zaldi zuriyari;
animali ori
urriki zait neri,
falta du ugari
egoteko guri;
kartoiakiñ egiña
dala dirudi.

2/
Goizero behar diyo
eraso lanari,
zikiñak bildu arte
erri danari;
berriz ere obeto
bizi ez danari
nabarbenduko zaizka
ezurrak ugari:
ez naiz txantxaz ari,
eta, Joxe Mari,
zaldi gaxuari
nai aña janari
eman zaiozu, jartzen
ote dan lori.

3/
Dago eskeletuen
itxura arturik,
diña jan ezak daka
orla galdurik;
nola ez da egongo
oso argaldurik,
irukitzen badute
askotan baraurik?
Zaldiya orri nik
es det esperorik
ezer ikusterik
ezurrak besterik;
ez du behintzat izango
odol-kolperik.

4/
Lana sobra du baña
janariya falta
urrikigarriya da
dakarren planta;
gaxuak ez lezake
luzaro aguanta,
flakiyarekiñ eziñ
mugitu du anka;
pentsu gutxi jan ta
kalian jiraka,
gaizki bizi da ta
indarrik ez daka;
eziñ karriatu du
karro bat kaka.

5/
Munduban ez liteke
zaldirik arkitu,
dubenik orrek aña
pena sufritu;
biyotzik gogorrena
lezake kupitu,
ez du zartzera txarra
gaxuak atxitu;
pausua nagitu,
eziñ da mugitu,
gutxiyenaz ditu
zazpi espiritu,
bestela bizirikan
eziñ segitu.

6/
Gizarajuaz danak
pena ar zazute,
baldiñ biyotz biguñak
badituzute;
asi zan egunetik
eta oraiñ arte,
serbitzuba egiñ du
erriyan bastante;
igande ta aste,
jaiarekiñ naste,
makiña bat urte
pasa dizkitzute;
oraiñ erretirua
merezi luke.

Zaldiaren eriotza

7/
Indarra zekan arte
zikiña karraio
eragiten zioten
makiña bat saio.
Bañan miñez jarri da,
indarra juan zaio!
Nekearen pagua
balaz eman zaio!

Obizdea

8/
Azkenak emen daude
zaldi argal baten,
zeñak ez zuen iñoiz
pentsu on bat jaten;
gelditu zaizkan mami
puskak eramaten,
beliak lan askorik
apenas daukaten.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Bertsozaharrak/Zaldizuriyarena

Bertso Zaharrak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.