|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Bertso Zaharrak
>
Otaņok Orfeoiari
]
|
|
 |
Oroitza (Donostiako Orfeoiari)
Ondorengoak, Donostiako Orfeoiak Parisen emandako kontzertu arrakastatsua gaitzat hartuta, 1906eko uztailean jarritako bertsoak dituzue. Egilea Pedro Maria Otaņo da, 1857an Zizurkilen jaio eta 1910ean Argentinan zendutako bertsolaria.
1/
Donostiyako kantaridiya
gallendu dala Parisen
El Pueblo Vasco-n irakurri det
eta zenbat poztu naizen!
Ezagututzen zaituztet eta
ni ez naiz ortzaz arritzen;
penaz bizi naiz ez detalako
zuen kanturik aditzen.
2/
Orra merezi dezuten legez
zuen izena omendu,
len etzinaten orain bezela
mundu guztiyan lenendu;
euskaldun fiņen aunditasuna
iņork ez lezake kendu,
gallen giņake gauza denetan
elkar artuko bagendu.
3/
Lenago ere nik zuek beziņ
iaiorik ez nuben senti,
egiyaz oraiņ egiņ zerate
ospatsu eta omenti;
eziņ agindu neizukete ta
biurtutzen naiz arrenti:
euskaldun jaio giņan guztiyok
elkar maita zagun beti.
Pedro M. Otaņo
Buenos Aires-en, 1906ko uztailean
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|