BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Bertso Zaharrak

Artikulua Zaldi zuriyarena
Artikulua Otaņok Orfeoiari
Artikulua Amuriza: Kantari natorkizu
Artikulua Iriarena
Artikulua Basarrik Estropadetan (1981)
Artikulua Basarrik Estropadetan (1944)
Artikulua Maiatzaren 5eko salida (1836)
Artikulua Aieteko borroka (1836)
Artikulua Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Bertso Zaharrak  >  Maiatzaren 5eko salida (1836) ]

Maiatzaren 5eko salidaren gaņean bertso berriak (1836)




Lehen Karlistadan, 1836ko maiatzaren 5ean, Aiete aldean izandako borrokari buruzko bertsoak. Karlistek inguratuta zuten Donostia liberala. Liberalek hala eskatuta, Lacy Evans generalak gidatutako tropa ingelesak karlisten kontrako borrokan laguntzera etorri ziren, eta azkenean baita nagusitu ere. Aleok bertsolari liberal batek moldatuak dira.

1/
Egun oroigarria
maiatzaren bosta,
Donostian egin da
odolezkoa festa;
asko bazaigu ere
funtzioa kosta,
faziosoak ziran
ingurutik bota.

2/
Segovi, Oviedo,
Jaen, Zaragoza,
txapelgorriak eta
tropa ingelesa,
egiņikan barrena
sua eta brasa,
lenbiziko trintxera
arin zuten pasa.

3/
Gure kazadorien
konpaņi fiela,
peligro guzietan
an zan bereala;
patriarengatikan,
askotan bezela,
ixuri ere zuan
ark bere odola.

4/
Beti dakit esaten
garbiro egiak,
ez dira nekatzeko
karlista nagiak;
gaztelu biurturik
aldeko mendiak,
egiņikan zeuzkaten
txit obra aundiak.

5/
Azeki, parapeto,
zanja eta foso,
murallak jasorikan
artetsu ta oso,
baterian jarririk
kaņoiak eroso,
alde guzietatik
ziguten eraso.

6/
Despreziaturikan
bala ta metrallak,
aurrera sartu giņan
nausi ta mutillak;
ez dira irabazten
alako batallak,
izan gabetanikan
eritu ta illak.

7/
Donostiar seņorak
eta seņoritak,
urrikaltsuak eta
txit biotz biguņak,
eriari laguntzen
beren alegiņak
lazkatu gabetanik
dauzkate egiņak.

8/
Sei orduren buruan
kontrario gabe,
arkitutzen giņaden
kanpoaren jabe;
bandera galdurikan
larri juan dirade,
gaņera artu ziran
iru kaņoi ere.

9/
Arako ingeles
ume ezerezak
goiz artan garaitzeko
etzeuden errezak;
arturikan eskuan
beren fusil utsak,
ikaratu zinduzten
aien urra utsak.

10/
Testigurik onenak
gaur zerok zerate,
alako soldadurik
noski ez dezute;
Espaņian oraindik
makiņa bat urte
aiekin neurtutzeko
pasa behar dute.

11/
Ea bada, karlista,
zaude jakiņean,
etzerala soldadu
aiek adiņean;
ez artu ingelesik
zere mingaņean,
muņ egingo diezu
oraindik oņean.

12/
Bost illabete ziran
erreguz geundela,
konbeni bazan Jaunak
bisita gintzala;
kontsolatzalle on bat
agertutzen zala,
orra non datorkigun
Evans jenerala.

13/
O gure konsuelo
poz ta atsegiņa,
o kapitan aundia,
geiago eziņa;
zu bakarrik ziņaden
egiteko diņa,
libratuko bagiņan,
alako azaņa.

14/
Artu duan ezkero
ainbeste bat neke,
gure erantzuera
ark merezi luke;
nere eskuan gauza
baldin balegoke,
egingo nuke Evans
Aieteko Duke.

15/
Onen izen gozoa
geren egunetan
josia egongo da
gure barrenetan;
aztu ere ez dedin
ondorengoetan,
eskribituko degu
brontzezko plantxetan.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Bertsozaharrak/Liberalak

Bertso Zaharrak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.