|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Bertso Zaharrak
>
Iriarena
]
|
|
 |
Iriarena
Urtea eta egilea ezezagunak. Nolanahi ere, bertso sorta farregarri honek ihauteri garaian jarria izan behar du, seigarren eta zazpigarren bertsoetan horixe aitatzen baita. Zerura baimenik gabe sartu eta infernura bota duten donostiar baten pasadizoak kontatzen zaizkigu.
1/
Sekulan ez da sartu izandu
donostiarrik zeruan
nunbait ez zuten meriturikan
irabazitzen munduan.
Gaxuarentzat jaungoikoaren
justizia dan moduan
kondenaturik arkitzen ziran
haiek danak infernuan
2/
Bein bat San Pedro bultzaturikan
zeruetara sartu zan
ta berihala presa guztian
jende tartian gorde zan.
San Pedro berriz bila zebilen
nunbait azaltzen ote zan
alegin franko eginagatik
inundik ageri ez zan.
3/
Orduan Pedro Jaunarengana
larri juan zan berihala
eta esan zion donostiarra
zeruetan sartu zala.
Jende tartian ezkutatuta
ezin bilatu zuala
infenurako destinatua
arima hura zeguala.
4/
Jaunak Pedrori modu honetan
eman zion errepuesta:
Donostiarra izan ezkero
bilatzen txit gaitza ezta.
Iriarena danbolinakin
jotzen hastia da basta
pozik saltoka ekingo dio
zeruan dalako festa.
5/
Iriarena danbolinakin
jotzen ziranian hasi
donostiarra danen artian
saltoka zuten ikusi.
San Pedro berriz harren ondoren
egin baino len igesi
harrapatuta zeruetatik
infernura zuen jetxi
6/
Berihalaxe han sartu zuten
beren lagunen onduan
Donostiako kontu guztiak
gogoratutzen orduan.
Demoniuak ikusirikan
pozturik galdetu zuan
aber benetan ote ziraden
karnabalak infernuan.
7/
Geroztik beti han arkitzen da
infernuan penatutzen
bere zeruko pasadizua
herritarrari kontatzen.
Halaxen dio: berriro banintz
ni berriz horla gertatzen
Iriarena juagatikan
ez naiz hasiko saltatzen
8/
Deabru haiek beren kontura
donostiarra harturik
zulo batera han bota zuten
kate gogorrez loturik.
Toki hartako berotasunez
biziro egarriturik
galdetu zuan: ez al da hemen
inun sagardotegirik?
9/
Orain hazitzen hasi dalako
Donostiako herria
demoniuak ome daukate
berebiziko larria.
Bildurturikan lengoko zarra
ez delako naiko haundia
ta egitea pentsatzen dute
beste infernu berria.
10/
Baldin geiegi hitz egin badet
jaunak ez zaitezte harritu
huts eginikan baldin badago
bihar nazute barkatu.
Donostiarrei gaizki nai eta
ez ditut bertsuak sortu
baizik hoiekin karnabaletan
broma nahi gendun pasatu.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|