BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Bertso Zaharrak

Artikulua Zaldi zuriyarena
Artikulua Otaņok Orfeoiari
Artikulua Amuriza: Kantari natorkizu
Artikulua Iriarena
Artikulua Basarrik Estropadetan (1981)
Artikulua Basarrik Estropadetan (1944)
Artikulua Maiatzaren 5eko salida (1836)
Artikulua Aieteko borroka (1836)
Artikulua Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Bertso Zaharrak  >  Basarrik Estropadetan (1981) ]

Estropadak (1981)




Inazio Eizmendi "Basarri"k makina bat bertso sorta jarri izan du Donostiako estropadei buruz. Ondorengo ale ederrok 1981eko irailaren 6ean argitaratu ziren.

1/
Estropadari aurpegi txarrik
guk ez daukagu jartzerik,
aurreko zarrak erakutsia
ez da komeni galtzerik.
Ederragorik itxas-gaiņean
bai ote dago sortzerik?
Agorrileko arraun-jairikan
guri ez dago kentzerik.

2/
Grazi berezi, aparteko bat
berekin gaurko egunak,
au badakigu bizi osoan
gozatu izan degunak.
Baliatu or anka ta esku,
gerri, beso ta belaunak,
zuen ordua iritxi da-ta
dantza, mutillak, arraunak!

3/
Edertasunez Donosti ere
arraun jaiaren antzeko,
beso-zabalka, aurpegi alaiz,
zai dago danok artzeko.
Jan-edanaren eskasirik ez
premi danak osatzeko,
beste toki bat nun olakua
eguna igarotzeko?

4/
Aurreko arrantzale on aiek
norgeiagokan asita,
arraun neurketa utzi ziguten
betirako itsatsita.
Nor alaitu ez oitura nola
gordetzen da ikusita?
Zarrak joan ziran emendik baiņa
ondorengoak utzita.

5/
Atozte danok, trebe, bulartsu,
zeuen lana egitera,
Donostiari paregabeko
jaialdi bat ematera.
Etzait gogozko nabarmentzerik
aren da onen aldera,
geien diranak jaso bitzate
diruak eta bandera.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Bertsozaharrak/Estropadak1981

Bertso Zaharrak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.