BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Bertso Zaharrak

Artikulua Zaldi zuriyarena
Artikulua Otañok Orfeoiari
Artikulua Amuriza: Kantari natorkizu
Artikulua Iriarena
Artikulua Basarrik Estropadetan (1981)
Artikulua Basarrik Estropadetan (1944)
Artikulua Maiatzaren 5eko salida (1836)
Artikulua Aieteko borroka (1836)
Artikulua Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Bertso Zaharrak  >  Basarrik Estropadetan (1944) ]

Bertso berriak estropa-gaiz Basarri'k jarriak




1944ko Kontxako estropadei buruzko kronika. Aurreko sortan bezalaxe, oraingoan ere Basarriz dugu egilea. Oriok Pasai Donibaneko traineruari ateratako hamairu segunduko aldea gorabehera, txistu jotze eta istilu bat baino gehiago gertatu zen, halaxe jasotzen da behintzat seigarren eta zazpigarren bertsoetan.

1/
Milla ta bederatzireunetan
berrogei ta laugarrena,
Kantauriako itxas-ertzetan
aztu ezin litekena;
betiko penaz geldi liteke
joaterikan etzuena,
sei ontzi bizkor leia bizian
bata bestean urrena;
gure begiak ikusi duten
arraun-jairik ederrena.

2/
Ain gazte jende sendo, zaildua
indartsu bezin liraña,
nolako txanpa beldurgarriak,
ura arraunketa bikaña!
Testigu ortxe gelditutzen da
Donostiko itxas-gaña,
urrezko letraz moldetu leizke,
merezi dute, alajaña!
bi Pasai, Ondarrabi, Orio,
Donosti eta Pedreña.

3/
Lendabiziko neurketa izan zan
Agorraren amarrean,
gure itxasoa etzan arkitzen
oso era azkarrean;
mugitzen zanik etzirudian,
baretasun ederrean;
ura jokoa ta estutasuna!
Danak elkarren urrean!
Bein bear eta oriotarrak
beste guztien aurrean.

4/
Bizkor asi ta bizkor bukatu,
an etzan iñor makaldu,
joko guztitan gertatzen dana:
norbaitek behar zun galdu;
ta bakoitzari berea eman,
zertako temari eldu?
Langille onak bere soldata
irabazia ez al du?
Guziak onak izanagatik
batek onena bear du.

5/
Arraunlariak jokatu ziran
asmo zuzenez beterik,
aien burutan etzegon ezer
al zana egin besterik;
askok diote an ez ote zan
amairu seundon alderik,
maiko juezak nastu litezke,
ortan ez dago dudarik,
ala izan arren mutil on aiek
bai al zeukaten kulparik?

6/
Uretan garbi erabaki zan
ontzi arteko burruka,
gero etzegon kalerik kale
zertan ibili muturka;
ainbat eta ainbat nabaitu giñun
karraxika eta ujuka,
urte ontako txapeldunari
fuera¥ka eta txistuka,
gauz ori ontzat artzen duanak
gizatasunik eztauka.

7/
Galdu-irabazi, lagun bear du
alkarri esku emanda,
gure aurreko guraso zarrak
ala gelditzen ziran da;
itxusi baitzan ainbat naspilla
Donostiraño juanda,
nik beitzat asko sufritu nuan
begira egon nintzan da,
alkar jan naian ala ibiltzea
danok anaiak izanda!

8/
Gora San Juan! Gora Ondarrabi!
Biotz on hoiek alaitu!
Egin dezuten lan eder orrek
guziok poztu baigaitu.
Gora Pedreña! Gora Donosti!
Aurrera gogoz jarraitu,
ta San Pedrotar bikain trebeak
aurten bigarren gelditu,
aita Manuel jator leialak
ondorengoak baditu.

9/
Oriotarren birtute ori
arrigarri ez ote da?
Obrari begiratu zaiogun,
itzak laga alde batera;
errespeto onez txapela erantzi
gizonak baldin bagera,
txarrak izanda eztira ekartzen
nolanai erri aldera,
lau medallekin, amabi kopa
eta ogeitamar bandera.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Bertsozaharrak/Estropadak1944

Bertso Zaharrak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.