|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Bertso Zaharrak
>
Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
]
|
|
 |
Beti zutaz pentsatzen (Bilintx, 1868)
Bilintxek jarritako amodiozko bertso gehienak ezagunak dira oso. Aitzitik, 1868ko abenduaren lehenean dama gazte bati idatzitako sorta hau gutxik ezagutzen dute.
1/
Dama gazte bat ezagutzen det
diruriyena izarra,
eguzkiyari kopetetikan
saltatutako txingarra;
biyotz nerian ala piztu da
amoriyozko su-garra,
nola mendiyan piztu lezaken
tximistak arbol igarra.
2/
Beti goguan zauzkatan dama
izarra dirudizuna,
eguzkiyaren biarrik gabe
argi egiten dezuna;
berdin gabeko amoriyua
senti arazten nazuna,
aditzera eziņ eman liteke
dizutan maitetasuna.
3/
Nere begiyak beren aurrian
ikusten ez bazaituzte,
gixaraxuak eta biyotza
egoten dira txit triste;
xinista zazu mundu guztiyan
ez dala iņor ni beste,
zu maitatzeko kapaz danikan
merezi dezun ainbeste.
4/
Gau eder alai aietako bat
gertatutzen den orduban,
izarrak dizdiz egiten dute
zeruko urdiņ puruban;
diferentzirik batere gabe
zuk nere pentsamentuban
dizdiz alaxen egiten dezu
nola izarrak zeruban.
5/
Ia gozua izango al dan,
enamoraturik dana,
ama on batek aur maitiari
ematen diyon laztana?
Alare bada beste gauza bat
askoz gozuago dana;
zureganako amoriyua
nere biyotzak daukana.
6/
Nork irukiko zaitu nik beziņ
ixtimaziyo aundiyan,
animatikan maite bazaitut
erotutzeko zoriyan?
Amoriyozko naitasunakiņ
gorderik erdi-erdiyan,
biyotz nerian ala zauzkazkit
nola niniya begiyan.
7/
Bost urte diran ez dakit baņo
beņepein badirade lau,
faltatu gabe nere oroitzan
zaudela egun eta gau;
zu itxumenez maitatutzeko
zerubak siņalatu nau,
alik lehena premiya zazu
egiyazko naitasun au.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|