BageraNet BageraNet
Ziberteka

Gora Bertso Zaharrak

Artikulua Zaldi zuriyarena
Artikulua Otaņok Orfeoiari
Artikulua Amuriza: Kantari natorkizu
Artikulua Iriarena
Artikulua Basarrik Estropadetan (1981)
Artikulua Basarrik Estropadetan (1944)
Artikulua Maiatzaren 5eko salida (1836)
Artikulua Aieteko borroka (1836)
Artikulua Bilintx: Beti zutaz pentsatzen
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Donostiako Ziberteka  >  Bertso Zaharrak  >  Amuriza: Kantari natorkizu ]

Kantari natorkizu




Xabier Amuriza zornotzarrak 1980ean apaildutako bertsoak. Zazpigarren bertsoan, 1979-80 denboraldian Realak azken orduan galdutako liga txapelketaren aipamena egiten da. Zortzigarren bertsoan, berriz, txuriurdinak hurrengo urtean txapeldun izango zirela aurreratzen du Amurizak. Baita asmatu ere!

1/
Kantari natorkizu
Donostia zuri
itsas lurren mugatik
ametsera zubi.
Arnasan ere zaizu
kresala isuri
zu uzten zaituenak
beharko itzuli.

2/
Harrotzeko arrazoi
badu anitz herrik,
non ordea lurrean
hain hiri ederrik.
Ederragoren baten
bazaude beharrik
Donostitik inora
ez joan alferrik.

3/
Urgul eta Igeldo
goitik begirale
irla, kaia ta Kontxa
esnatzen dirade.
Hondarzale naiz eta
apar zuri gale
arima itotzen zait
usain hori gabe.

4/
Agur eta goraintzi
Parte Zahar horri
jatorriz zahar bezain
jendez beti berri.
Hitzetik zurrutera
ibil edo korri
mundua nahi duena
bertara etorri.

5/
Donostin Bulebarra
hori duk karrika,
batzuk korrika eta
besteak harrika.
Egunez dinbi-danba
gauez errepika
bizkar onean dugu
larrua jarrita.

6/
Gaitz batek zikintzen du
Donostiko jira
Urumea ibaira
egon naiz begira.
Ur horiek garbitzen
ez baldin badira
berriz bota beharko
ditugu mendira.

7/
Donostiko Realak
merezi du aipu
galtzea ere zer den
ia ahaztu baitu.
Onena izan eta
bigarren amaitu
Madrilek hortan ere
izorratzen gaitu.

8/
Madrilen da dirua
eta zementua
Donostian indarra
eta talentua.
Iazkoa izan zen
entrenamentua
aurten zer izango den
atera kontua.

9/
Zer lanaren luzea
hazitik uztara!
Donostian loratzen
omen da euskara.
Egia eder hori
gezurra ezpada
Jantzi musikaz eta
zatozte festara.

10/
Agur Donostiako
argi ta itzala
Kantauriko urdinak
kontserba zaitzala.
Zuri bertso berririk
ontzea gaitza da
bertsorik ederrena
zerori baitzara.

O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Ziberteka/Bertsozaharrak/Amuriza

Bertso Zaharrak, KTE Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxearen laguntzarekin.