|
|
|
 |
|
[
Bageranet
>
Donostiako Ziberteka
>
Bertso Zaharrak
>
Aieteko borroka (1836)
]
|
|
 |
Aieteko borroka berriz ere (1836)
Liberalei erantzunez, 1836ko maiatzaren 5eko borrokaldiaz karlista bertsolari batek moldatutako bertsoak. Azken alean aitortzen duenez, bera ere hantxe borrokan aritu zen, hankan zauritu baitzuten. Laugarren bertsoan ingelesek kasaka gorria zeramatela diosku.
1/
Milla ta zortzireun ta
oi ta amaseyian,
maiatzeko illaren
bostgarren goizian,
batalla bat genduan
Donosti aldian,
kristinuak gugana
etorri nayian;
goizian ainbat gizon
etzan arratsian.
2/
Orduko egiņa gendun
makiņat trintxera,
goizian juanak giņan
gerenak artzera;
onera datorrenak
kontuak atera,
pentsa dezake datorrela
apropos iltzera;
asko etorri zan baņo
gutxi juan atzera.
3/
Pezetero ta urbano,
arjelino ta ingles,
gu arrapatutzera
irten ziran ustez;
aurrena zetorrena
jo ta bota auspez,
bigarrengoa berriz
ikaratu ta iges;
gerrako legia dek
gogorrena juez.
4/
Amabi millen kontra
bi milla ta erdi,
geren parapetuan
firme giņan jarri;
an gelditu ziraden
zenbait kasaka gorri,
ankak oztu zitzaizkan
iru-lau inglesi;
aiek hil ziran baņan
gu oraindik bizi.
5/
Kasaka gorrietatik
gutxienaz milla
goizeko seietako
izango zan illa;
trintxeraren aurrera
etortzen zan pilla,
lotan zegolakuan
gure kuadrilla;
nekez arrapatzen dik
tontuak abilla.
6/
Artilleria ere
ezkendun makala,
trabajatzen ziguten
gizonak bezela;
erruz botatzen zuten
granada ta bala,
batzuek anka falta,
bestiak masalla;
kristinuentzat txarra
orduko batalla.
7/
Neronek ere badet
orduko erida,
apuntatu ziraten
oņaren erdira;
nik neria artu ta
bela erretira,
gelditu gabetanik
atzera begira;
ondo kuratzen naute,
sendatzen ari da.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
|
|