Donostiar eta kanpotar guztiek Kultur eta Turismo Ekintzetxeak antolaturiko «Euskal Jaiak» bizitzeko parada daukagun honetan, gure historia eta gure iraganaren jabe izateko tresna baliagarri hau aurketen dizuegu. Izan ere, eskuartean duzun Donostiako bertso zaharren bilduma ezinhobe hau ezezagunak diren bertsoek osatzen dute, bertsolari ezberdinek eginak eta garai ezberdinetan osatuak.
Irakurleak aurkitu eta goza dezakeen pasadizo eta istorio anintz jaso dira liburuxka honetan. Bertan Donostian jaio nahiz kanpotar izanik Donostia maite izan duten bertsolarien lanak irakurri ahal izango ditugu, bitxikeriren bat edo beste ere agertuko zaizularik. Horra hor adibide gisa, Gerra Karlistak izan zirela eta, bi aldeetakoak, liberal batek nahiz beste karlista batek moldatutako bertsoak, norbere ikuspuntua azalduaz. Hauekin batera, 1906. urtean Pedro Maria Otañok Donostiako Orfeoiari jarritako bertsoak aurkituko dituzu edo orain 18 urte Amuriza zornotzarrak, Realari buruz apaildutako bertsoetan, hurrengo urteko ligaren txapeldunak izango zirela igerri egiten dituenekoak. Ez da falta bilduma honetan, noski, Indalezio Bizkarrondo «Bilintx»en lanak, Euskal Jai hauekin zeharo uztarturik dauden estropaden aipamena, Inazio Eizmendi «Basarri»ren eskutik eta gure hiriarekin hain lotuta dauden inauteriak gai dituztenak.
Ikerketa lan handiko bilduma duzu hau eta gure nahia, 1998ko Euskal Jaiak bizi eta gozatzearekin batera, liburuxka hau dastatzea da.
Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxea.