Irutxulo Donostiako euskaldun guztien arteko elkar komunikaziorako tresna izan zen, eta erreferente garrantzitsua zen (eta gaur egun da egunkari modura) Donostian, 5.000 familietara iristen zen aldizkaria baitzen. Donostiako astekari bakarrak hurbileko eta kalitatezko informazioa emateaz gain, oso irakurterraza eta atsegina zen. Hori dela eta, Irutxulo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez zutenak euskarazko prentsara erakartzea lortu zuen.
Irakurleak ostiralero jasotzen zuen 36 orrialdeko Irutxulo etxean eta beste inon aurkitutzen ez zituen berriak irakurri ahal zituen.
Hauek ziren Irutxuloren atal nagusiak:
- Hiri miri: Udal informazioa jasotzen zuten orrialdeok.
- Auzoz auzo: Donostiako auzoek protagonismo handia zuten aldizkarian eta astero luze eta zabal jorratzen ziren guztiak
- Luze zabalean: Asteko erreportai nagusia bertan aurkitzen zen.
- Elkarrizketa: Pertsonaia bat aukeratzen zen astero era sakonean elkarrizketatzen zen.
- Kultur leihoa: Kulturarekin loturiko berriak jasotzen zituen atal honek.
- Kultur agenda: Hurrengo asteko kultur ekitaldi guztien berri ematen zen bertan.
- Kirolak: Realaren orrialdeaz gain, bestelako albisteak ere aurki zitezkeen.
- Beste zenbait atal: Zinea (Kartelera eta filmen kritikak), gastronomia, denborapasak, eta abar.