BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora Antiguako Krosa

Artikulua Arauak
Artikulua Krosaren ibilbidea
Artikulua Inskribatzeko puntuak
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Antiguako Krosa  >  Arauak ]

Antiguako 18. Herri Lasterketa Berria

Arautegia

2006ko Antiguako Herri lasterketa
2006ko Antiguako Herri lasterketa

Antiguako 18. Herri lasterketa BERRIA!

Bagera Elkartea, 2002/05/09.

ARAUTEGIA

1. Artilulua
BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Antiguako XVIII. Herri Lasterketa BERRIA! antolatzen du. Lasterketa 2008ko maiatzaren 25ean izango da eta edonork har dezake parte.
Kirol proba honen antolaketan laguntzaile izan ditugu baita ere: Insalus, Kalaberri taberna, Antiguotarrak elkartea, Olabarriako Kartinga, Urbil Merkatal Zentrua, Kutxa, Kirolarekin, Donostiako Kirol Patronatua, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Atletismo Federakuntza.

2. Artikulua
Lasterketa 10 kilometrokoa izango da. IRTEERA goizeko 11:00etan izango da Kalaberri taberna paretik ibilbide honi jarraituz:
IRTEERA Matia 33 (Kalaberri tabernaren parean), Matia kalea (kontrako norantzan), Mikeletes pasealekua, Erregezainen kalea, Matia kalea, Benta Berri enparantza, Karmelo Etxegarai kalea, R.M. Azkue kalea, Zarautz hiribidea (gasolindegi aldera), Juan Olasagasti kalea, Tolosa hiribidea, Zarautz hiribidea (zineetako kalea), Karmelo Etxegarai kalea, R.M. Azkue kalea, Zarautz hiribidea (bira ezkerretara Benta Berriruntz), Benta Berri enparantza, Benta Berri kalea, Zumalakarregi hiribidea gurutzatu, Trento kalea, Gasteiz kalea, Maule kalea (bidegorriruntz), bidegorritik Olarain kalera, Ondarreta pasealekua, Iruñea kalea errepide nagusiruntz, Beatriz infanta kalea, Satrustegi hiribidea (Ezeiza hotelaruntz), Txillida pasealekua, Haizeen Orrazia, Txillida pasealekuko espaloitik (hondartzako pasealekutik edota jardinetako bidetik) Miramar Jauregiruntz, Jauregiko ate metalikotik sartu, Jauregiari buelta osoa, Mirakontxako atetik irten (Jauregi ondoko kalexka estura), Pio Baroja kalea, Mikeletes pasealekua, Erregezainen kalea (kontrako norantzan), Matia kalea, Matia 33 (Kalaberri tabernaren parean) HELMUGA.
Helmuga kontrola irteeratik ordu eta laurdenera itxiko da.

3. Artikulua
Inskripzioa gauzatzeko, arautegi eta dortsalekin batera ematen den inskripzio orria bete eta 6 € ordaindu beharko dira (lasterketaren egun berean eginez gero, 10 €). Diru hau parte hartzeko eskubide gisa ematen da. Epea maiatzaren 15ean ireki eta maiatzaren 22an itxiko da.

4. Artikulua
Sailkapena honako talde hauen arabera egingo da :

1. Absolutoak: 1974-1990 bitartean jaiotakoak.
2. Beteranoak: 1974. urtea baino lehen jaiotakoak.
3. Gazteak: 1991. urtean jaiotakoak.

Inskripzio orrian eskatzen diren datuak ondo betetzen ez badira, automatikoki absolutuen taldean sartuko da.

5. Artikulua
Lasterketan parte hartzen duten guztiei kamiseta bana emango zaie eta helmugara iristean, parte-hartzaileen artean sari sorpresa ugari zozketatuko dira. Besteak beste, bi pertsonentzako afariak zozketatuko dira.
Horrez gainera, ondorengo sailkatuei , garaikur bana emango zaie:
 Absolutuen mailako , lehenengo hirurei .
 Beteranoetako eta gazteen mailako , lehenengoei.
 Lehenengo donostiarrei .
 Lasterketako korrikalari gaztei eta zaharrenei .

Zozketak Benta Berri enparantzan egingo dira 12:15ean. Zozketatzen den opari edo afari bakoitzeko zenbaki bakarra aterako da (dortsalari dagokiona).

6. Artikulua
Dortsalak bularrean jarri beharko dira ondo ikusteko moduan, osorik eta tolesturarik gabe.

7. Artikulua
Lasterketaren sailkapen orokorra korrikalari bakoitzaren denborarekin, www.berria.info eta www.irutxulokohitza.info web orrietan eta maiatzaren 27an Irutxuloko Hitza egunkarian egongo da ikusgai.
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/antolatutakoak/Arautegia