BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora gora

Artikulua Arauak
Artikulua Krosaren ibilbidea
Artikulua Inskribatzeko puntuak
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Antolatutakoak ]

Bagerak urtean zehar antolatzen dituen jardueren errepaso azkarra

San Juan jaietan edo Eguberrietan, urte guztian zehar beste elkarte batzuei lagunduz, Antigua Krossa udaberri partean, irteerak, bertsolaritzarekin lotutakoak... Hainbat ekitaldi antolatzen du urtean zehar Bagerak!

Bertsolaritza

Bertso astea
Donostiako 1go Bertso Astea 2.000 urtean egin zen Donostiako bertsozaletasuna bultzatzeko asmoz. Lehenengo Bertso aste horren barruan hainbat ekitaldi izan ziren, Donostiako bertso eskolen eta bertsozaleen lehenengo batzarra, bertso jarriak musikaren laguntzaz kantatuta, Donostiako bertsolariek girotutako bertso afaria eta amaitzeko bertso saioa egin zen. Bertso astea azaroan izaten zen.
Bertso saioa
Urtero Bagerak bertso saio nagusi bat antolatu ohi du Irutxuloko Hitza egunkariaren alde. Bertso saio horretan puntako sei bertsolarik hartzen dute parte. Aurten, maiatzaren 20an izango da Antzoki zaharrean.

Irteerak

Zuberoako maskaradara, Gugenheim museora, Durangoko azokara, mendira…irteerak antolatzen dira Bageran. Euskal kultura eta Euskal Herriko txokoak ezagutzeko parada izateaz gain, euskara ikasten ari direnei euskaldunak ezagutu eta hauekin hitz egiteko aukera eskaini nahi diegu. Bide batez, guztiok asteburu edota eguna euskaraz igarotzea da ekimen honen helburua.

Antiguako Krosa

Kirol lasterketa honen bitartez Berria eta Irutxuloko Hitza egunkariei laguntza eskaintzen dio Bagerak. Ekimen honetan euskara eta kirola uztartu eta bultzatu nahi dira. Herri krosa 600 bat korrikalarientzat antolatu zen lehenengo urteetan (Euskaldunon Egunkariaren alde egiten zenean), baina urtetik urtera partaideen kopurua handitzen doa. Antigua auzoan zehar hamar kilometroko ibilbidea izaten du herri krosak eta maiatzeko azken igandean izaten da normalean.

Mari Domingi eta Olentzeroaren etorrera

Olentzeroren ohitura indartu nahi da ekimen honekin eta bide batez, euskal mitologiaren hainbat pertsonaia berreskuratu haur eta gurasoen artean. Olentzero eta Mari Domingi dira, hain zuzen ere, ekimen honekin ezagutarazi nahi diren pertsonaiak.

Mari Domingi ikastetxez ikastetxe
Eguberri giroa hasten denean eta abenduaren 24a baino lehen, Antigua inguruko ikastetxeetara joaten da Mari Domingi eta haurrei Olentzeroaren berri eman eta eskutitzak olentzerori etortzerakoan eman diezazkioten eskutitzak banatzen dizkie.
Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria
Abenduaren 23an Pio Barojatik jaisten dira Olentzero eta Mari Domingi eta era honetan hasiera ematen zaio desfile ikusgarriari. Ibilbidea Antigua auzoan zehar izaten da eta Olentzero eta Mari Domingirekin batera animaliak, auzoko dantza taldeak, Auskalo aisialdi taldeak eta trikitilariek parte hartzen dute. Ibilbidearen amaieran haurrek eskutitzak ematen dizkiote Olentzeroari eta honek, berriz, intxaurrak eta gozokiak banatzen ditu umeen artean.

San Juan gaua

San Juan eguna urteko egunik luzeena da. Euskal mitologiaren arabera gau berezia da. Suarekin ospatzen da, garbitasunaren ezaugarri baita eta majikotasun kutsua izanik mendez mende eta belaunaldiz belaunaldi zabaldu da (kristautasuna baina zaharragoa da ohituta hau). Euskal Herriko sorginen gaua zela eta, gaitzak uxatzeko, etxea babesteko eta etxekoen osasuna ona izan zedin, San Juan lore- sortak egiten hasi ziren.

Ohitura zaharra berreskuratu nahian, urtero Bagerak Antiguan eta Egia auzoan banatzen ditu lore sorta hauek San Juan bezperan sua piztu aurretik; lore sorta hau etxe barruan ipini behar da nonbait zintzilikatuz hurrengo urterarte, era honetan sorgin eta izpiritu txarrez babestuko zaitu urte osoan zehar. Urtebete igaro ondoren, San Juan gaueko sutara bota behar da. Horrela, etxekoek osasun ona izango dute eta suak edota urak eragindako kalterik ez da izango.

San Juan Sorta. Ohitura zaharrei helduz, San Juan sorta honako lore, belar eta landareek osatzen dute:

  • Lizarra
  • Arto- landarea
  • Gari burua
  • Larrosa
  • Garoa
  • San Juan lorea (Hipericum perforatum)

Arauak
Krosaren ibilbidea
Inskribatzeko puntuak
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/antolatutakoak