Ikasle eta irakasleen mila historia eta gertakizunen artean bi dira une honetan bateratuak bizitzen ditudanak. Batak, beste kultura eta hizkuntza ditu dagokion bizipenean. Gizaseme brasildar abertzale eta argitsuaren irudi magikoaz jantzia ikusten dut, baina horrela somatzen dut bere irakaskuntza giro samurrean pedagogiaren une argienak bizi izan ditudalako. Paulo Freire pedagogo brasildarrari buruz ari naiz hain zuzen.
Irakasle bikaina, ezagueraren zale amorratua, herriminaz ikutua baina batez ere ikaslearekin bat eginda, ezagutzaren bideak jorratzen zekiena. Jakinduriaren jabe inor ez dela eta ezagueraren norbereganatzea ikasle-irakasle arteko harremanetan gertatzen den zerbait dela oso garbi bizitzen genuen berarekin igarotako ikastaldi haietan. Hitzaren jabetasuna errealitatea bihurtzen zen, bakoitzaren hitza zorrotz errespatatua sentitzen genuen, zeren eta pertsonaren hitza baita azken batean ikasle eta irakasleen diskurtsotan dabilkigun erretolika.
Hitz-jarioaren irakurketa ez da gauza teknikoa, irakurketak hizkuntzaren bidez bizigiroaren irakurketara garamatza, geure arteko harremanak ulertzera eta dagokigun errealitatearen azterketa sakona egitera. Ikasgela bera dagokigun testu ezin hobea da irakurketa on bat egiteko, ikasle-irakasle arteko harremanen une ezinbestekoa, ikusmira eta erronkaz betetako une sortzailea.
Nik ezagututako Freirek, ikaslearen berbategia aintzakotzat hartzen zuen, bai bazekien hitz bakoitzak bere zama semantikoa eta hunkipenez ukitutako ulerkortasuna daramala. Hitzaren berrezkuraketa askearen une zoragarriak bihurtzen ziren ikastaldi orduak. Egoera berezi baten irakurketa zuzenaren adierazle, ezagueraren aurkikuntza bidean. Galderak bere leku berezi eta garrantzizkoa bizitzen zuen. Abiapuntu sortzailea denez, patxadaz eta behar duen denboraz entzun eta erantzuten saiatzen ginen. Galderaren pedagogia emankorraren dastatzailea naiz, eta horregatik jasan ezina egiten zait ikasgelan gehiegizko isiltasunaren garrasi nabarmena.
Brasildar hizkuntz eta kultura munduan igarotako denboran nire pedagogia bidean, ikasle-irakasle konplizitate barruan dagoela irakaskuntzan, ludikotasunaren eremu erakargarriena sinestera eraman naute. Ezagueraren poza, harreman eta elkarrizketaz jositako gertaera sortzaile eta argia da. Errealitate hau ukatzeak pobrezia eta kaskarkeria besterik ez du suposatzen konozimenduaren garapenean. Nire apustua ba nigan dagoen ikasle eta irakasle arteko harremanak zaintzea da, une berean ikaslearengan dagoen irakalearen ikasle izanaz.
Sinesmen honek ba eraman nau zuzenki beste historia batetara, oraingo honetan Heuskal Herrian gertatzen da, nire kultur eta hizkuntza munduan. Berriro ere ildo berean aurkitzen naiz, ikasle-irakasle esparru zoragarrian, baina lekua berezia da, EUSKALTEGIA: euskal hitzaren leku bitxia, historia eta zama hunkigarriaz barreiaturiko espazio erronkagarria.
Gure euskaltegiak “Txingurri” izena du eta Herrera auzoan kokaturik dago, EAJ-PNVren lokaletan, militantzia politikoaren apustua izan zen, naiz eta gaur egun itxita aurkitu. Gehien bat eskolarizazio mailako neska mutikoak igarotzen ziren egunero handik, euskara gainditu nahian. Giro ez-euskaldunetik zetozen neska mutil haiek ongi maitatzera iritsi nintzen bederatzi urteetan zehar. Lehenengo eta bat zenbaitengan halako ezkortasuna euskararekiko somatzen hasi nintzen, zama ezin eramangarria zen zenbaiterentzat onarturik bere bizi osoan ez zutela inoiz ditxosozko euskara menderatuko. Kezka bat zerabilkiten hitzetik hortzera etengabeko kexa tartean: Notak.
Motxila barrutik eta liburu pila baten tartetik ateratzen zituzten kuadernoetan beti zeuden euskarazko ariketak. Euskaltegian bizitzen genuen giro samurra eta eskuartean zerabilzkiten debereak, tresna ezin hobea bihurtu ziren euskara lantzeko une hartako interesaren barruan, hau da: euskara gainditu. Hasi ziren notak igotzen, ebaluapenak gainditzen e.a. Baina gauza bereziena geure arteko harremanak izan ziren. Irakasle bezala harreman pertsonalak eta beroak bakoitzarekin edukitzen saiatu nintzen. Giro atsegingarriaren oroimena dut.
Ikasgelako dinamika barruan ez nintzen izan irakasle bakarra, gehiago zekitenak laguntzaile bihurtu ziren, bat batean ikasle-irakasle bizipenaren poza dastatzen zutelarik. Beraien artean zegoen hurbiltasunak eta giro berdinetik etorritakoak zirenez izugarri errazten zuela ulermena behin baino gehiagotan konturatu nintzen. Era honetara laguntzaileak euskararako gaitasunaren errealitatea biziz besteen itxaropenaren adierazle zuzenak gertatzen ziren. Bitartean ni danen zerbitzari.
Denboraren urritasunak, ariketak egin, akademikoki funtzionatu beharrak e.a. geure arteko elkarrizketa ludikorako ez zigun espaziorik utzi, eta elkarrekin lasai egoteko gogoz geratu nintzen, ikasleei entzuteko gogoz, inoiz ez dugula denbora lasaia horretarako hezkuntza munduan onartuz. Halako desoreka izugarri baten sensibilitatea nigaz jabetu zen garbi ikusiz ikasleak era batera edo bestera nahiko isilduak direla eta euskararen ezarpena bere hitza era lasaian agertzeko espaziorik ez dagoen giroan egiten dela.
Gogo eta kezkaren indarraz, Eusko Ikaskuntzako hezkuntza sailan ikasle-irakasle elkarrekin bizi dugun egoerari buruzko ikerketa egitea antolatu dugu. Gaur egun “Txingurri” euskaltegiko ikasleak, lizenziatu eta unibertsitariak dira: Olatz Martinez, kazetaria (ikasle eta laguntzailea izan zen); Enrique Pablos, magisteritza egiten ari da, hirugarren kurtsoa (ikaslea izan zen); Myriam Perez del Olmo, enpresaritza egiten ari da (ikasle eta laguntzailea izan zen); Loreto Alonso, Informatika lehenengo kurtsoa egiten ari da (ikasle eta laguntzaile izan zen) Haritz Mendiguren, filosofiako azken kurtsoa egiten ari da, hau euskalduna da, eta euskara eta ingelesa irakatsi zuen euskaltegian laguntzaile gisara. Gure euskaltegian ostiral arratsaldean ikasleek sentitzen zuten zenbait beharrei erantzuteko aukera izan zen: ingelesa, matematika, e.a. Euskararen babezpean, gaztelera, ingelesa eta bestelakoak ahal genuen neurrian zainduak izan ziren.
Euskalduntze prozesuak jarraitzen du, bakoitzak era berezi batetara daramagu, baina garai batean euskararen erronkak elkartu bagindu, egun, elkarren berri jakiteak elkartu gaitu, batez ere ikasle bezala hitz egiteko aukeraren eza nabarmen jasandakoak garelako. Urte haiek giro lasai batean aztertzea izan da gure helburua, gurasoengandik askeago sentitzen garelako alde batetik eta era berean euskalduntze prozesu barruan bizitzen ditugunak geureagoak sentitzen ditugulako.
Urtean zehar hileko larunbataren goiz bat solasaldi aberasgarrian igaro dugu. Bizipenen agerpenaz beteriko orduak izan dira. Paulo Freireren zenbait liburuen irakurketak, urteetan isilik eta isilduak izan diren hunkipen sakonak azalarazten lagundu digu. Maila berean, ikasle-irakasle bateratuaren dastatzaileak gara, elkar entzuteko eta ulertzeko aukera ezin hobea izan da, gozamena eta geure arteko konplizitatearen bizitzaileak gara, begirune eta maitasun errealaren giroan.
Euskara eta gaztelera barra-barra erabili ditugu, bakoitzaren gogo indar eta ahalmen araberan, bi hizkuntzen arteko kidetasuna eta batez ere erdal giroan bizi direnen euskararekiko gogo eta ahal ezinak garbi taularatu ditugu. Gaztelar munduko sensibilitatearengandik hurbilago sentitzen naizela esan nahi dut eta zenbait trakestasun afektiboaz hobeto jabetu naizela ere bai. Benetan alde bietatik baldarkeriak daudela argi geratu da. Azken batean sensibilitatearen zaintzaile bihurtzen ez bagara, gure ama hizkuntza eta sustraien oztopo errealak izango gara, bata bestearengandik urrunduz hizkuntza dela medio.
Haritz, Myriam, Olatz, Pali eta Loreto nire euskal prozesuko kide sentitzen ditut, erdal mundutik adirazitakoak geure arteko euskal harremanak sendotu dituzte, prozesu bateratu baten barruan kokatu gaituzte, denok bai gaude etengabeko bilakabidean. Euskararen jabegoa da azken batean helburua eta bide pila baten tartean aurkitutako pertsonak gara, ez gaude prest geure arteko esamesetan denbora galtzeko, euskararekiko apostu baikorrean zintzotasunean jokatu nahi dugu. Denok maite dugu euskara. Herri honetakoak gara eta gure hizkuntza da.
Geure arteko mugimendu honen oinarria Freireren iturrietan bizitutako konbetzimenduaren ondorioa da, ez alperrik ibilia bai naiz bere inguru teoriko eta bibentzial esparruan. Ez dut bakarrik sinesten ikasle-irakasle arteko katramila horretan ezaguera eta biziaren zehar baizik eta baita ere gugan bizitzen den hitzaren jabegoan, geure hitza berreskuratze ahalmen zoragarrian, hau da inorrek ukatu ezin duen hitz euskaldunean.
Praktikak garamatza teoria egiaztatzera eta praktikak berak irakasten digu entzun eta irakurtzeko gai bagara. Baina bide honetan samurtasunaren oihartzuna beharrezkoa da. Geure arteko hurbiltasun afektiboa da batez ere gaur egun euskarari lotuta dagoen ikurra, geure izen abizenak euskaldun prozesu barruan talde zehatz bati lotuta bizi ditugu, gozamena, askatasuna, begirunea eta maitasunaren haize prexkoaren inguru giroan, euskara geureagoa dela sentitzen ari gara.
Bagera” elkartean badira taldeak euskararen inguruan bizitzen direnak baina bat oso geure neurrikoa iruditzen zaigu, “Mintzalagunak” hain zuzen. Denok bide berea jorratzen ari garenez indarrak eta ekimenak batzea aberasgarritzat jotzen dugu eta horregatik, egun, euskaltegiak garai batean elkartu ginduen bezala, orain EUSKO IKASKUNTZA eta BAGERAREN babespean, daramagun euskalduntze prozesuaren agerpen eta bizipenen partaide sentitzen gara.
Ikasle-irakasle talde txiki honek, euskara geure hizkuntza dela, bide eta leku anitzetako oihartzuna darama, herri honetako ibiltariak garenez. Baina ez ibiltari atorranteak, zentzudunak baizik, iparra garbi daukagu, geure sustrai maiteak zainduz, biziaren zehar gertaturiko mugimendu eten gabeen seme-alabak gara eta horregatik dagokigun zama historikoaren ildoan, argi eta garbi dakigu hemengoak garela, Euskal Herrikoak. Osotasunean euskaldun izateak geure hizkuntzaren erabilera suposatzen du eta guk euskaldun ongi osatuak izan nahi dugu.
EUSKARAk elkartzen gaitu eta geure arteko harremanetan bera da maisu nagusia. Berotasuna eta hurbiltasunaren ezaugarriak ditu geure arteko harreman euskaldunak, askatasunaren gozamena sentitzen dugu eta bidean topatzen ditugun zailtasunak gainditzeko elkar laguntzaren beharrean gaude, horregatik gaur, gugan bizi den euskara indartua sentitzen dugu. EUSKARAREN leku maite eta erronkagarritik geure besoak luzatzen ditugu besarkada bero baten giro samurrean.
Arantxa Ugartetxea, Pedagogoa
**********
Beste esperientzia batzuk
Enrique Pablos “PALI”, Irakasle Eskolako ikaslea
Cada persona aprehende y se desarrolla influenciada por el entorno en el que crece, el entorno está claramente definido por un ambiente determinado, por una cultura y por una educación (no es lo mismo crecer en Ordizia o en Altza). Sobretodo haces tuya la cultura más cercana, con la que has crecido en tu familia, en tu escuela, si además esa cultura es la dominante ¿para qué aprender-conocer una cultura-lengua minoritaria?.
En cambio en Ordizia es todo lo contrario, el castellano es un idioma de fuera que se ha impuesto y se quiere seguir imponiendo pero que ha pasado a ser minoritario porque el pueblo no se ha dejado y lucha por mantener la cultura Euskaldun que es la cultura del pueblo dominante.
Mientras exista la intención de que una cultura domine a la otra, siempre habrá una lucha entre culturas y siempre habrá una parte de la población que rechace o no acepte la cultura diferente de la suya.
Según Freire, la práctica de la libertad sólo encontrará adecuada expresión en una pedagogía en que el oprimido tenga condiciones de descubrirse y conquistarse reflexivamente como sujeto histórico de su propio destino histórico.
Una cultura tejida con la trama de la dominación, por mas generosos que sean los propósitos de sus educadores, es una barrera cerrada a las posibilidades educacionales de los que se sitúan en las subculturas de los proletarios y marginales.
En mi opinión no hace falta ir muy lejos para encontrar un pueblo que vive oprimido, si queremos verlo, basta con mirar a nuestro alrededor. En mi caso, mi entorno más cercano es Altza. La mayoría de sus habitantes son inmigrantes Españoles que vinieron a trabajar muy jóvenes e hicieron aquí sus vidas transmitiendo su cultura a los hijos.
La cultura Euskaldun tradicional ha sido invadida y casi anulada por la cultura castellana que poseen la mayoría de los habitantes de la población, que a su vez es la cultura dominante. La cultura Euskaldun en Altza es una sub-cultura, que debe liberarse ante la opresión de la Castellana, ¿pero qué ocurre cuando la mayoría del pueblo posee la cultura dominante?.
Además la cultura dominante es a su vez la cultura que mantiene oprimido al pueblo y que aumenta las diferencias culturales, sociales y económicas. ¡Que en Donostia no hay sub-culturas! para mí basta comparar Aiete con Altza. Y dentro de esa sub-cultura existe otra sub-cultura minoritaria que es la euskaldun. ¿Qué aspiraciones de liberación puede tener esta cultura?.
Según Freire, una nueva pedagogía enraizada en la vida de esas sub-culturas, a partir de éllas y con éllas será un continuo retomar reflexivo sus propios caminos de liberación, no será un simple reflejo, sino reflexiva creación y recreación, un ir adelante por esos caminos: “método”, “práctica de la libertad” que, por ser tal, está intrínsecamente incapacitada para el ejercicio de la dominación.
Si aplicamos lo que dice Freire en cuanto a la enseñanza del Euskara, debemos partir de cada “sub-cultura”, de cada entorno y practicar una pedagogía enraizada en ese entorno, a partir de él y con él hacia su liberación.
**************
Loreto Alonso, Informatikako ikasle
Oraingoan, beste lan honetan ez dakit zer gehiago jarri, nahi ditudanak beste lanetan aurkezteko aukera izan dudalako.
Hasieran ez nuen oso garbi zertarako egiten genituen bilera hauek baina larunbata pila pasa eta gero erantzuna iritsi zen: orain arte eduki ez dudan aukera bat da, hau da, burutik pasatzen zaidana orri batean jarri eta beste pertsonekin konpartitu.
Gainera, lan honekin pixka bat gehiego ulertu ditut nire gurasoak eta jadanik berdin zait ikastola batera ez joana izatea, nire ustez batera edo bestera joatea ez da garrantzitsuena, hemen garrantzitsuena norbaitek egin beharra egiten duela eta nola egiten duen da.
Lan honekin arlo ezezagun batean ere sartu naiz, Pedagogian, Paulo Freire-ren “Educación Liberadorari” esker. Liburu honek biltzen duena, hezketa hobe baterako oinarriak dira. Hezketa honetan ez da inor besteren gainetik jartzen gehiago jakiteko, errespetua nabaritzen da ikasle eta irakaslearen artean eta gainera irakasleak irakastean zerbait ikasten du besteengandik.
Oinarri hauek P. Freire-ren ahaleginen bidez lortu dira, hau da: ezertxo ere ez dutenei heziketa on bat emateko, askatasunarekin nahi dutena esateko eta egoera honetatik atera ahal izateko ahaleginen bidez.
Liburu honetan azaltzen dena, Brasileko herrien egoera da, egoera hau oso tristea da baina gutxienez norbait horretaz arduratu da errealitate hau ezagutzera emateko. Gainera irakurtzerakoan ohartzen zara zenbat aukera ditugun baina hala ere ez ditugula askotan aprobetxatzen. Ziur aski hona Brasileko norbait pobrea dena etorriko balitz, guk hartzen ez ditugun aukera horiek berak hartuko lituzkeela konturatzen zara. Sorte asko izan dugu hemen jaiotzean eta horregatik aprobetxatu behar dugu eta ez geratu ezer egin gabe. Zerbait nahi baduzu harrapatzera joan behar duzu.
Oso guztora hartu dut esperientzi hau, alde batetik, orain dela denbora asko ikusten ez nituenekin egoteko, berriro ere beraiekin egoteko eta bestaldetik, euskara pixka bat ahaztua nuelako, denborarik ez dudalako ezertarako, eta lan hau egitean berriz ere euskaraz hitz egin eta idatzi dut, gutxienez horrela ez dut euskara ahaztuko. Errepikatzeko esperientzia izan da niretzat eta espero dut beste batean elkar ikustea.
***********
Olatz Martinez, Kazetaria
Zer suposatzen du niretzat euskarak?. Galdera hori oso erraza da eta baita ere oso konplexua da erantzutea.
Erraza esaten dut argi daukadalako nire hizkuntza dela gaztelaniarekin batera. Eta konplexua, niretzako askoz ere gehiago suposatzen duelako. Euskara nire kultura, familia eta nire sustraien parte inportantea da.
Menperatu nahi dudan zerbait da, eta gogorra egiten zait. Kontraesanezkoa dirudi baina arazoa ez da hizkuntzarena nirea baizik. Kostatzen zait, baina nire barrutian, nik badakit, euskaraz egiten badut satisfakzio handia dela niretzat.
7
Beste aldetik, nik uste dut, giroak eragin handia daukala gugan. Nire kasuan, nire familian euskara oso inportantea da, baina bi belaundi igaro dira hitz egin gabe gutxi gora behera.
Nire lagunen artean euskarak garrantzia dauka baita ere, baina gehienek ez dakite. Gustatuko litzaieke euskaraz hitz egitea baina ez dute ezer egiten hori lortzeko.
Nire ama hizkuntza Gaztelania da, baina niretzat euskara oinarrizkoa da. Naiz eta komunikatzeko euskara ez erabili bata eta bestea kontutan hartzen ditut. Euskara entzutea gustatzen zait, bizirik sentitzea eta ziur nago euskaraz hitz egitea lortuko dudala.
Euskara eta Gaztelania gure artean elkarrekin bizi dira, eta horrela aberastu egiten gaituzte.
********
Myriam Pérez del Olmo (Enpresaritza ikasketak ditu)
El balance a título personal que puedo hacer de este trabajo que hemos elaborado en nuestras reuniones de los sábados matinales (uno por mes), es muy positivo ya que hemos conseguido una satisfacción personal y grupal al ver la buena conexión que ha habido entre media docena de personas con diferentes estudios realizados y vivencias en el ámbito docente, pero con un mismo objetivo y pensamiento: reivindicar una relación mejor entre “educador y educando”, hoy en día casi inexistente en la mayoría de los casos.
El haber tenido que retroceder en el tiempo hasta la más tierna infancia, aquella época en la que tan rápido aprendíamos y hacer una comparación con lo que nos han enseñado y nos siguen enseñando, y cómo lo están haciendo, me ha servido no sólo para valorar lo que ahora ya no disfruto (que te escuchan y tu palabra sirva) sino para luchar y ponerlo de manifiesto entre estas personas que aun con experiencias diferentes tienen una misma base.
En este retroceso todos nos juntamos en un lugar de encuentro común “TXINGURRI EUSKALTEGIA” al que asistíamos por diferentes motivos y por uno mismo a la vez que era enseñar y aprender en el entorno euskaldun y con todos los medios posibles: hablando y dejando hablar, escuchando y sintiendo que te escuchan, copiando, redactando, jugando..., todas las opciones eran buenas y las proponíamos tanto los alumnos como los profesores, porque lo que importaba era aprender y a cada uno se le enseñaba a un nivel para el que esté capacitado y en el que mejor se encuentre. Así, quisiera recordar una anécdota que contó la mujer de Paulo Freire en la que decía cómo iban a aprender la gente de a pié, humilde y trabajadora a escribir si para ello utilizaban unas cartillas estandarizadas que utilizaban palabras como “Eva”, un nombre que no era típico de su pueblo, y “uva”, una fruta que allí no consumían. Ellos necesitaban aprender en su “idioma”
8
(entendiendo idioma no solo como la lengua oficial de un país), que les enseñaran con lo que ellos de verdad conocían y así el profesor utilizó como pilar básico la palabra ladrillo (TIJOLO), ya que trabajaban en la construcción la mayoría de ellos y era algo que conocían y muy bien.
Agradezco haber sido escuchada y atendida, y yo he hecho lo mismo con mucho gusto, porque al final se ha conseguido, aunque solo sea a un nivel de seis personas, los que buscábamos, por lo que hemos escrito y hablado: una relación completa entre “educador y educando”.
****************
Haritz Mendiguren, Filosofia ikasketak egiten ari da
Irakurtze egintzaren garrantzia Paulo Freiregan: *“Alfabetatzea ez da idatzirik dagoena irakurtzea soilik, baizik inguratzen gaituen egoerak eta giroak aztertzea, irakurtzea. Herriak duen kulturaz jantzi eta herri kulturan murgildurik bizitzea.”*
Paulo Freireren honako hitz hauen bitartez ondo adierazten da, era ezin laburragoz, alfabetizazioaren inguruko bere pentsamenduaren muina. Izan ere, Freirek liburu honen bitartez adieraziko baitizkigu alfabetizazioak dituen garrantzia eta pisua gizaki ororentzat, norbanako gisa zein gizarte mailan.
Freirerentzat hertsiki loturik daude honako termino hauek: alfabetatzea, kultura eta herria. Hirurek bilakaera bat eratzen dutelakoaz jabetzea, beraien arteko elkarrekintzek sorrarazten dituzten baldintzapenez ohartzea izango da Freireren helburuetako bat.
Lehenik eta behin, beharrezkoa izango da alfabetatzearen helburua norberaren jarrera kritikoa munduaren aurrean kontsideratzea. Hala ere, kontsiderazio honen egitea bi mailatan gertatzen dela adieraziko digu Freirek: alde batetik eta hain hedatua den konpretsio “deskriptibo” batera mugatzea litzateke edo beste era batera esanda, hitzen bidezko korrespondentziara mugatzea, emana dagoen informazio irenste hutsa alegia. Bestalde, eta honen aurrean, konprentsio “esplikatibo” gisa ulertu daitekeena egongo litzateke, honen bitartez adieraziko litzatekeelarik gauzen izaera beraien kontestuan ulertua, gauzak ez dira iada era batera edo bestera absolutuki baizik eta giroaren eta bilakera baten fruitu eta ondorio. Bi ulertze mota hauen arteko desberdinketa kontsideratzea ikasi/ulertu, estatikotasun/dinamikotasun, edota unibertsaltasun/partikulartasun ideia kontrajarrien bidez posiblea litzateke, besteak beste.
Honen aurrean, Freirek jarrera deskriptibista honen arriskuaz oharraraziko du irakurlea, ez norberaren irizpide kritikoa era inpertsonal batean bilakatzen duelako bakarrik, baizik eta norbanakoaren irizpide inpertsonal horren isla herri
9
oso baten irizpide bihurtzean, pentsamendu sistematikoaren gatibu bihurtzen delako. Honekin, hezkuntzaren eginkizun baldintzatzaileaz gizartearen bilakaeran adieraziko du Freirek, bai eta honek dakarren eragin eta kutsu politikoaren presentzia azaleratuz ere. Alegia, herri baten bilakaera zein neurritan baldintza eta manipula daitekeen adieraziko digu azken finean Freirek.
Giza egoera partikular bakoitzean, askatasun zein kultura zanpaketa egoeran, hezkuntza metodoaren paper baldintzatzailea kritikatuko du Freirek. Honela, herri baten kultura bertako gizabanakoek egiten duten neurrian, arazoei aurre egiteko jarrera kritikorik ezean, kultura metodoaren morroi bilakatzen dela esan daiteke, inpertsonalki sistemaren gatibu.
Gizabanako bakoitzak (gizakia) berez izateko duen duintasunaren defentsa aldarrikatuz bere kabuz kritikoki ulertzeko eta bere bilakaera intelektualaren bide etengabean, sortzeko eta izateko duen eskubidea eta aldarrikapenaren defentsa litzateke honakoa. Hala ere ez da giza duintasun honetaz mugatuko Freirek adierazi nahi izango duen mezu bakarra, izan ere eta lehen esan bezala, kultura bakoitzaren bilakaera bertako herriak egiten duen moduan, zentzu hegeldarrean ulerturik herri baten espirituaren argia pizturik mantentzea herriaren ekintzaren indarraz lor daiteke bakarrik.
Honela ez du alfabetatzearen jarrera kritikoaren bermatzea kontsideratuko soilik gizakiaren duintasuna aldarrikatzearren, baita gizaki edo espiritu bezala uler daitekeen herri edo kultura baten izateko eskubidea eta indar zanparzaileez babesteko baliogarria eta beharrezkoa den ekintzak ere aldarrikatuko ditu. Izan ere, kultura, bizitza bezala, ez da egonaren ondorioz bilakatzen baizik eta eginaren, mugimenduaren bidez.
Bizitzea, mundua eta gizakiaren arteko asimilazio dinamiko eta etengabea delako, mundua ikastea ere horixe bera da, jaiotzetik aurrean dugun inguruarekin batasun bat sortzea.
Eta sormen hau, sortzaile bakoitzaren testuinguruan sorrarazitako bakarra eta orijinala, lekuan lekuko ezaugarriez ernaldua dena, bihurtzen da hizkuntzaren bitartez garai eta leku bateko ondare. Honela ba, adieraz daiteke alfabetatzearen garrantzia kultura baten iraupenerako, ez munduaren irakurketa egin ahal izateko beharrezkoa, baina bai sormen etengabean dirauen bidearen betiereko arrasto gisa.
Ikastearen zentzua bizitzeko gogo zorrotz eta salatzaile gisa ulertuz, kontsidera liteke hezkuntzaren muina ez dela beraz badiren informazio zuzen batzuk jasotzea, baizik eta besteek duten sortzeko ahalmena onartzea areago.
Honela uler daiteke ikas/irakastea, ekintza bakar baten bi atal gisa, gizakiaren baliabide eta baldintzapenez, hizkuntzaren bidez egindako aurrean dugunaren irakurketa kritiko eta aske gisa.