BageraNet BageraNet
Bagera logoa

Gora gora

Artikulua Beltza, Emilio Lopez Adan
Artikulua Mendiguren Bereziartu, Xabier
Artikulua Odriozola, Joxe Manuel
Artikulua Ugartetxea, Arantxa
Jaso ezazu
Bageranet Albistegia
posta elektronikoz


Irutxuloko Hitza
  BAGERA    ZIBERTEKA    IRUTXULO    GAZTEZULO    ALBISTEAK    LOTURAK    NON ZER 
 [ Bageranet  >  Mintegia ]

Euskararen Bizitza Geure Esku

Izenburu horrekin, “Euskararen Bizitza Gure Esku”, antolatutako hitzaldi sorta euskararen norabidearen inguruan hausnarketa egiteko gogoari eta beharrari erantzun nahian egin genuen 2000ko azaroan. Ekitaldiak jaso zuen erantzunaren baitan, jarraipen Mintegia antolatu dugu 2001 urtean.

Hitzaldi sortak bi zutabe izan zituen: Doctor Caminoko liburutegian egin ziren "Euskararen bizitza gure esku" hitzaldiak eta Ikasbiden egindako "Besteei entzunez osatu" ekitaldia.

Hitzaldien inguruko hausnarketa

Azken hilabete hauetan, hainbat liburu eta artikulutan islatuta ikusi dugu euskalgintzako kide askoren baitan gorpuzten ari zen hausnarketa sakonaren beharra. Izan ere, joandako 20 edo 30 urteetan euskara berreskuratzeko ahalegina hazi eta hezi egin da, eta ahalegin horren baldintzak eta ingurua aldatuz joan dira etengabe. Egindakoaz, aurrera begira hartzea komeni den norabideaz, eta euskararen berreskurapenaren zentzuaz gogoeta egiteko premia ikusten dugu

Hitzetik hortzera datozkigu galderak gure baitara:

  • zer diagnostiko egiten dugu euskararen egoeraz eta euskaltzaleon jokabideez?
  • zein edukiz betetzen dugu euskararen berreskurapena?
  • zeri begiratzen diogu bereziki, euskara hedatzeari ala sakontzeari?
  • euskaraz bizi nahi duen herriak nola jokatu behar du indarrean dagoen botere ekonomiko, politiko edo kulturalak sorrarazten dituen dinamika linguistikoen eta kulturalen aurrean?
  • Globalizazioaren garaian, zein perspektiba irekitzen zaio euskarari?

Hitzaldien egitaraua hauxe izan zen:

Hitzaldi batzuetako testua eskura daukagu, klik egin eta interesatuek irakur ditzaten.

Ikasbideko ekitaldia: ikasle-irakasleak eta mintzalagunak

Bi esperientzia bitxi eta bizi jarri nahi ditugu mahai gainean, denon arteko solas eta hausnarketarako.

Bata, euskara ikasgai gainditu beharrekoa zela eta, gaztetxotan euskaltegi batean ibilitako ikasle batzuek eta haien irakasleak urtebetez egin duten gogoeta. Bestea, mintzalagun moduan dabiltzan euskaldun batzuen eta euskalduntze bidean diren beste batzuen esperientziaren inguruko gogoetak. Biak ere, ibilitakoek kontatuta.

Entzun nahi diegu, eta ikasi. Benetako bizipenetatik zuzenean ikasi. Zer atseginagorik, sakonagorik eta eraginkorragorik hiztunaren (euskaldunaren eta erdaldunaren) barneko beharrak eta osatzeko premiak ezagutzea, eta hizkuntzen eta herrien arteko begirunea lantzea baino?

Jarraipenerako mintegia

Beraz, Euskararen bizitza gure esku hitzaldi sortak elkartu gintuen 2000ko azaroan. Hitzaldi haietan entzundakoak, horretan gelditu gabe, euskararen aurrerabidean sakonago hausnartzeko gai ugari eman zigun, horregatik, mintegi ireki bat jarri dugu martxan, hitzaldien testuetan eta Ikasbideko saioen transkripzioetan oinarrituta.

Mintegia otsailatik ekaina bitartera izango da, hilabetean behin edo bitan bilduko garelarik. Bertan parte hartzeko aukera zabalik duzue, beraz, gurekin harremanetan ipini eta hurrengo saio noiz izango den jakinaraziko dizugu.


Beltza, Emilio Lopez Adan
Mendiguren Bereziartu, Xabier
Odriozola, Joxe Manuel
Ugartetxea, Arantxa
 
O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O O
  Hasierara   hasierara   

Bagera.net © Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea
Katalina Eleizegi 36, behea; Donostia 20009 | Telefonoa: 943467181 - Faxa: 943446532
e-posta: idazkaritza@bagera.net | Webgune honi buruz: Kontsultak - Kredituak
Orri honen kokapena: http://www.bagera.net/Bageranet/Bagera/Mintegia